
BIEMH 2014: DANOBATen zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko CUPRA makina
30-05-2014
CUPRA zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makina sistema perfektua da pieza laukizuzenetarako eta produkzio bolumen handietarako.
Zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makina prozesuen integrazioaren emaitza da, produkzioa optimizatzeko gako garrantzitsua. Punta-puntako bi teknologia integratzen dira makina berean: puntzonaketa eta zizailaketa, era honetan lehengaietatik hasi eta sistema bakarrean bukatutako produktua lortzeko aukera ematen du produktuaren heltze prozesua murriztuz eta material fluxua hobetuz.
DANOBATeko CUPRA zizailadun puntzonatzeko makinak eskaintzen dituen abantailen artean ondorengoak ditugu:
- Puntzonaketa eta zizailaketa kadentzia handiak bere motorren eragintza serboelektrikoari esker.
- Makina prestatzeko epea murriztea, hortzen arteko tartearen doikuntza automatiko eta programagarriaren ondorioz.
- Xaflaren aprobetxamendu hobea, oihalen gestio hobeari esker.