Basque Industry 4.0ren bosgarren edizioan parte hartu du DANOBATGROUPek

26-11-2018
  • Bilboko Euskalduna Jauregian egin den industria digitalari buruzko euskal foroa egon da taldea
  • Hitzorduaren helburua da sektorearen elkargunea izatea eta 4.0 industriari aplikatutako azken teknologien ezagutza sustatzea.

Gaur Basque Industry 4.0 kongresuaren bosgarren edizioa egin da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta DANOBATGROUP Makina-erremintetan eta industri fabrikazioko teknologia aurreratuetan espezializatutako taldeak bertan parte hartu du.

Hitzorduak fabrikazio inguruneen digitalizazioari, ekoizpen sistemen konektibitateari eta automatizazioaren eta lantegi adimendunen eraikuntzaren aurrerapenari aplikatutako soluzioen garapenean dituen ahalmenen berri ematea ahalbidetu dio euskal taldeari.

Ekitaldia, zeina industria digitalari buruz Euskadin egiten den foro nabarmenetako bat bezala sendotu baita, Eusko Jaurlaritzak antolatzen du SPRI Taldearen bitartez eta bere misioa da balio kateko ordezkari guztien arteko trukea ahalbidetzea, industriako digitalizazioari aplikatutako azken joerak ezagutaraztea eta esperientzia zehatzen eta kasu arrakastatsuen berri ematea elkarri.

Ekoizpen plantetan teknologia digitalak sartzea industriako fabrikazio prozesuen iraultza ekartzen ari da, eta DANOBATGROUP erreferente posizioa lortu du eszenatoki horretan, Smart HMIren inguruan egituratzen diren zerbitzu digitalen eskaintza bati esker, izan ere, Smart HMI interfaze adimendun bat da, zeinak langileari laguntzen dion eta ekipoaren egoerari eta funtzionamenduari buruzko informazioa eskuratzen uzten baitu.

Taldeak Data System ere garatu du. Big Data teknologietan oinarritutako zerbitzu sorta bat da, zeinarekin ekipoen egoera denbora errealean ezagutu eta ekipoen funtzionamendua optimizatu daitekeen.

Babes digital honen barruan daude, gainera, Control System sistema, fabrikazio lerro automatizatuen kudeaketara bideratuta, eta Intelligent Components deiturikoak, makinetan txertatuta doazen eta ekipoen doitasuna, fidagarritasuna eta produktibitatea hobetzen uzten duten gailuak.