Prentsa oharrak

Danobatgroupek partaidetza nabarmena izango du berriro Industria Conectada 4.0 sarietan

08-10-2021
  • Industria taldea Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emandako sarien epaimahaiko kide da
  • Sariek eraldaketa digitaleko prozesuetan nabarmendu diren enpresen ibilbidea aitortu nahi dute, eta datozen urriaren 13an banatuko dira Madrilen.
  • Taldeak sariokin duen lankidetza erronka teknologikoei aurrea hartzeko eta berrikuntzaren abangoardian kokatzeko apustuaren barruan kokatzen da.

Danobatgroupek STEM eremuan emakumeen bokazioak sustatzeko duen konpromisoa indartu du Gladys sarian parte hartuz

14-06-2021
  • Emakume profesionalek ingurune digitalean egiten duten lana aitortzea, lan hori zabaltzea eta gazteentzako erreferenteak sortzea helburu duen sariarekin bat egin du Danobatgroupek enpresa laguntzaile gisa.
  • Gladys saria PuntuEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak sustatzen dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesa du.
  • Danobatgroupen laguntza giza kapitalaren eta berdintasunaren alde eta emakumeek zientziari eta teknologiari egiten dioten ekarpena ikusaraztearen alde industria taldeak egiten duen apustuan kokatzen da.

Danobatgroupek eta Fagor Arrasatek xafla ebakitzeko lerro bat garatu dute laser blanking teknologiarekin

10-06-2021
  • Enpresek beraien gaitasunak batu dituzte teknologia aldetik punta-puntakoa, sendoa eta lehiakorra den irtenbide bat sortzeko, makina-erremintaren sektorea kanpoan proiektatzeaz gain nazioartean duen posizionamendua indartuko duena.
  • Prentsa ebaketa tradizionalaren alternatiba da, eta abantaila nagusitzat ditu malgutasuna, prozesu osoaren automatizazioa eta kostuen murrizketa.
  • Soluzioa automozioaren sektoreari, prototipazioari, ibilgailu elektrikoei eta ekoizpen prozesuan altzairu edo aluminiozko formatuak behar dituzten beste eremu batzuei dago zuzenduta bereziki.