Prentsa oharrak

Ikasgeletako talentu ikertzailea saritu du Danobatgroupek

23-02-2023
  • Nafarroako Unibertsitatearen Tecnun Ingeniaritza Eskolako ikasle talde batek hodi hariztatuak konektatzeko kuplak mekanizatzeko doitasunezko makina-erreminta bat asmatu, dimentsionatu eta aurkezteko proiektu bat garatu du, eta industria taldeak proiektua saritu du
  • Finalera heldu ziren 4 taldeek beren proposamenak defendatu zituzten asteartean epaimahaiaren aurrean, IDEKO teknologia zentruan egindako ekitaldi batean
  • Danobatgroupek eta Tecnunek eremu akademikoaren eta profesionalaren arteko lotura indartzeko eratutako aliantzaren barruan eman dira sariak

Danobatgroupek Euskararen Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko lehiaketa kaleratu du aurten berriz ere

28-11-2022
  • Euskaraz izango gara leloa mantenduz, aurten ere Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago
  • Orain 22 urtetik hona ari da kooperatiba taldea bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta Euskaraz izango gara leloak modu argian jasotzen du erabaki eta konpromiso hori
  • Indarrean dagoen 2021-2024 euskararen plan estrategikoko erronka eta helburuen markoan kokatzen da lehiaketa

Danobatgroupek milioi bat euro inguru bideratu ditu ingurumenarekin duen konpromisoa sendotzera

20-09-2022
  • Industria taldeak 2.500 plaka fotovoltaiko baino gehiagoko sare bat zabalduko du Danobat, Soraluce eta Idekoren instalazioetan
  • Ekimen horri esker, taldeko enpresek kontsumitzen duten elektrizitatearen %15 eta %18 artean lortu ahal izango dute, hau da, 5.000 megawatt urtean
  • Taldearen instalazioak modernizatzeko prozesuaren eta energia berriztagarrien alde egiten duen apustuaren parte da inbertsioa