Prentsa oharrak

GOIMEKen esperientzia digitala Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarean

14-02-2017

Informazio eta komunikazioko teknologiak gero eta gehiago sartzen ari dira industrian, eta hori fabrikazio inguruneak eraldatzen ari da.

Makinetan eta mekanizazio prozesuan gertatzen ari denaren gaineko datuak denbora errealean eskuratzeko asmoz ekoizpen ekipoak konektatzen ditugunean, fabrikazio prozesuan eragina duten aldagai guztiak sakon ezagutu ditzakegu eta ezagutza horretaz baliatu erabakiak hartzeko, eta, aldi berean, aukera dugu lantegi gero eta adimendunagoetarantz eta ekoizpen sistema gero eta efiziente eta malguagoetarantz aurrera egiteko.

DANOBATGROUPek TECNUNeko lanik hoberena saritu du

DANOBATGROUPek TECNUNeko lanik hoberena saritu du, unibertsitatea eta enpresa elkarrengana hurbiltzeko asmoarekin

10-02-2017

Ikasketen alorraren eta enpresa munduaren arteko harremanak estutzeko asmoarekin, DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikatzaileak TECNUNen –Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola– Industria Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasleek garatu duten proiektu industrialik hoberena saritu du.

2015eko abenduan, DANOBATGROUP ek eta TECNUNek lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten, ikasleei mundu profesionalean sartzen laguntzeko eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak garatu eta benetako fabrikazio inguruneetan aplikatzeko aukera emateko. Lankidetza hitzarmen horren barruan sartzen da saria.

SORALUCEk PXG-19000-W aurkeztu du, gantry multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa

SORALUCEk PXG-19000-W aurkeztu du, gantry multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa

27-01-2017

Tamaina handiko osagarrien mekanizazioak oso gaitasun espezifikoak eskatzen ditu, eta makinek merkatuan lehiatzeko behar diren doitasun, produktibitate eta fidagarritasun maila handienak bermatu behar dituzte.

Ehunka tona pisatzera iritsi daitezkeen mota horretako pieza handiekin, tolerantzia ehundarrez gain, gaur egun, makina gai izan behar da oso konplexuak diren mekanizazio lanak egiteko, ahalik eta gehien murriztuz lotualdi kopurua, ziklo-denbora, zein balizko akatsak.Makinak erantzun egin behar die multiataza eta moldaerraztasun eskaerei, eta ekidin, askotariko lotualdiak edo pieza makinatik makinara ibiltzea.

DANOBATGROUPek euskararen egunean antolatutako lehiaketak baditu irabazleak

DANOBATGROUPek euskararen egunean antolatutako lehiaketak baditu irabazleak

20-12-2016

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa antolatu du aurten euskararen eguna ospatzeko, eta Elgoibar, Bergara, Soraluze, Andoain, Itziar eta Mallabian egin da zabalkundea herrietako aldizkarien laguntzarekin.

Enpresa taldeak herritarrengana hurbildu eta euskararekiko duen konpromisoa ezagutzera eman nahian web bidez lehiaketa batean parte hartzeko gonbidea jaso zuten herritarrek, eta zabalkunde arrakastatsuaren ondoren saria Amets Aranbarrik eta Hoda Abdelouahab-ek jaso dute.

Zorionak irabazleei eta parte hartzera animatu diren guztiei.

Bombardier Transportationen beste eskari bat hobidun tornu bat instalatzeko

Bombardier Transportationen beste eskari bat hobidun tornu bat instalatzeko

05-12-2016

Trenean espezializatutako DANOBATGROUPen dibisioak bere merkatua handitzen jarraitzen du, Bombardier Transportation enpresaren eskari garrantzitsu bat eskuratu baitu. Kanadako enpresak kontratu bat esleitu dio kooperatibari, tren gurpilen birprofilaketarako DANOBAT etxearen hobidun tornu bat hornitzeko.

DLR modeloak tren gurpilak eta freno diskoak mekanizatu ditzake. Ibilgailura akoplatutako ardatzekin lan egiteko aukera ematen du, bai eta ardatz eta bogie askatuekin ere. Konfigurazio asko dituenez, egin ditzakeen mekanizazioak ere bat baino gehiago dira: gurpilen profila, gurpilaren barrualdeko eta kanpoaldeko aurpegia, ardatzaren barruan edo muturrean dauden freno diskoak, baita gurpilean daudenak ere.

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

18-11-2016

Makina-erremintaren fabrikatzaile europarrak, zeina fresaketan, mandrinaketan eta torneaketan aditua baita, bere balio erantsi handiko proposamen teknologikoa aurkeztu zuen bere Technology Days ekitaldiaren 6. edizioan, enpresak Limburgen duen BIMATEC SORALUCE Bikaintasun Zentroaren 25. urteurrena ospatzen ari zen une berean.

Europako, Amerikako eta Asiako 800 bezero baino gehiagoren asistentziarekin, SORALUCEk bere azken berrikuntzak eta garapenak aurkeztu zituen, benetako mekanizazio baldintzetan. Horretarako, Bira Teknologiko bat egin zuen, non fresaketarako, mandrinaketarako eta askotariko funtzioetarako 9 makina erakutsi zituen. Biran zehar, zuzeneko erakusketak egin ziren makina bakoitzaren ahalmenak azaltzeko, eta duela gutxi Quality Innovation of the Year eta Best of Industry Award sariak eskuratu dituen DAS teknologiaren erabileraren adibide ikaragarriak eta tresneriarako DAS berritzailea erakutsi ziren.

DANOBATek “ZAero” proiektu europearren partehartzen du

DANOBATek “ZAero” proiektu europearren partehartzen du

17-11-2016

Konpositezko piezak akatsik gabe fabrikatzea industria aeronautikoan

Industria aeronautikoan oso maila handia lortu behar da kalitate estandarretan karbono zuntzez eginiko piezen fabrikazioan. Horri ematen zaion konponbidea da, prozesuari amaieran azterketa bat egitea eta akatsak dituzten piezak birprozesatzea. Gainera, “in situ” azterketa bisuala erabiltzen da kalitate-kontrola egiteko, eta horrek produktibitate galera handia eragiten du lay up-ean, eta botila-lepo bilakatu da karbono zuntzezko piezen fabrikazioan. ZAero proiektuaren egitasmoa da arazo horiei soluzioa aurkitzea funtsezko prozesuetan txertatuta joango diren kalitate kontrolerako metodoak garatuz: lay-up automatikoa (zuntz lehorra lagatzea eta ADMP– Automated Dry Material Placement) eta ontzea.

Euskara aldean, erabili lanean

Euskara aldean, erabili lanean

16-11-2016

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak kooperatiba gisa duen gizarte erantzukizunari erantzunez euskararekiko konpromiso garbia adierazten du bai eguneroko jardunean eta baita gizartean egiten diren euskararen inguruko ekimenetan ere. Baina horretaz gain azken urteetan eragile ere bada haur eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketen bidez… euskararekiko konpromiso horren berri emanaz.

Aurtengoan, pauso bat haratago emanez DANOBATGROUPek lantegiak dituen herrietako  herritar guztiengana iritsi nahiko luke web gunea bisitatzera gonbidatuz eta euskararekiko konpromisoa ezagutzera emanez lehiaketa baten bidez.

DANOBATek neurri handiko piezak mekanizatzeko bi artezteko makina garatu ditu, Grupos Diferenciales enpresarentzat

DANOBATek neurri handiko piezak mekanizatzeko bi artezteko makina garatu ditu, Grupos Diferenciales enpresarentzat

19-10-2016

DANOBATek aldakortasun handiko bi makina garatu ditu artezteko, Grupos Diferenciales enpresa arabarrarentzat. Artezteko makina horiekin neurri handiko piezak torneatu, arteztu eta neurtu daitezke, oso prozesu eraginkorraren bitartez eta kalitaterik handiena bermatuta.

Erronka

Grupos Diferenciales enpresa arabarra transmisio mekanikoetarako engranaje aurreratuetan espezializatuta dago, besteak beste automobilgintzan, itsasoko garraioan, trengintzan edo aeronautikan erabiltzeko, eta teknologiko aurreratuak diren eta balio erantsi handia duten lanak egiten ditu mekanizatzen zailak diren eta perdoi zorrotzak dituzten materialak erabiliz.

Bere efizientzia eta lehiakortasuna areagotzen utziko dioten soluzio teknologikoak bilatzen ari da etengabe, eta etengabeko bilaketa horretan beharrezkoa zuen soluzio malguak, egokikorrak eta kustomizazio maila handikoak aurkitzea, piezak behin lotuta bukatu ahal izateko.