Prentsa oharrak

DANOBATGROUP konprometituagoa gizartearekin

DANOBATGROUP konprometituagoa gizartearekin

20-09-2018
  • Prostata minbiziaren diagnostikorako ikerketa, gaixotasun pneurodegeneratiboen kontrako terapien garapena eta premia bereziak dituzten haurren errealitatea ezagutzera emateko dokuweb bat egiteko lanak finantzatuko ditu taldeak.
  • Enpresa taldeak eraldaketa sozialerako agente gisa hartzen duen konpromisoa bultzatzeko lankidetza programa berri bat abiarazi du, eta lankidetza programa horren zatia dira proiektuak
  • Programak ELKARREKIN ERAGIN izena dauka, eta ekimenak diruz babestuko ditu hiru urtean. Ekimenak, berriz, langileek bozketa irekian hautatutakoak dira.
GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

16-09-2018

Irailaren 26an eta 27an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.

DANOBATEK BERE AZKEN GARAPENAK AURKEZTUKO DITU STUTTGARTEKO AMB AZOKAN

DANOBATEK bere azken garapenak aurkeztuko ditu stuttgarteko AMB azokan

27-08-2018

DANOBATek presentzia nabarmena izango du irailaren 18tik 22ra bitarte Stuttgarten (Alemania) egingo den AMB azokan.

Aztertzeko makina teknologikoki aurreratuak aurkeztuko ditu etxeak, bai eta doitasun handiko tornu bat ere, gogorrean torneatzeko baliagarria.

Bestalde, enpresak alio digitaleko bere proposamena partekatzeko aukera izango du: 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritutako garapen teknologiko propioekin egindakoa da, fabrikazio espazio adimendunen eraikuntzan aurrerapausoak emateko asmoz, elkarri lotutako ekipamenduz horniturik, eta era autonomoan funtzionatzeko gaitasunarekin.

Hauek dira, hain zuzen, DANOBATek ekimenaren hurrengo edizioan aurkeztuko dituen garapen teknologikoki aurreratuak: Gehiago irakurri

DANOBATek nazioartean duen presentzia indartu du Italian lantegi bat irekita

DANOBATek nazioartean duen presentzia indartu du Italian lantegi bat irekita

21-06-2018
  • Makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak instalazio bat inauguratu du Piemonteko Bistagno herrian.
  • Inaugurazio ekitaldian egon dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Piemonteko eskualdeko presidente Sergio Chiamparino.
  • Konpainiak Italian duen posizionamendua indartu nahi du, Alemaniaren ondoren Italia baita makina-erremintaren bigarren merkatua Europan.
Zein izango dira etorkizuneko lanbideak? Teknologia digitalak lan merkatua aldatzen ari dira

Zein izango dira etorkizuneko lanbideak? Teknologia digitalak lan merkatua aldatzen ari dira

30-05-2018

Iker Usabiaga, DANOBATGROUPeko Gestio Sozialeko zuzendaria

Teknologia digitalen garapena intentsitate handiko aldaketa sozial eta ekonomikoak eragiten ari da, eta aldaketa horiek ondorioak izaten ari dira sektore batzuetan, hala nola industrian, zerbitzuetan, ekoizpen bitartekoetan eta, jakina, lan eremuan.

Lan merkatuaren joeren azterketetan aditu direnek egindako azken azterlan guztietan datu garrantzitsu bat aipatzen da, hauxe: etorkizuneko lanbide gehien-gehienak ez dira gaur egun existitzen. Txosten batzuek, esaterako OBS Business Schoolek berriki zabaldutakoak, iragartzen dute 2030ean egongo diren enpleguen %85 oraindik ez direla asmatu.

DANOBATEK BERE AZKEN GARAPENAK AURKEZTUKO DITU BIEMH AZOKAN

DANOBATEK BERE AZKEN GARAPENAK AURKEZTUKO DITU BIEMH AZOKAN

24-05-2018

DANOBAT BIEMH azokan egongo da, (Stand C/03 – 5. Pabilioian), maiatzak 28tik ekainaren 1 bitartean. Bertan aurkeztuko ditu bere azken erantzi handiko soluzio aurreratuak eta industria digitalerako dituen zerbitzuak.

Bere parte hartzean zehar IRD-400, barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko makina aurkeztuko du, DANOBAT-OVERBECK Alemaniako filialarena. Makina hau bereziki diseinatua izan da presizio handiko konponenteen fabrikaziorako.

Gainera, enpresak aukera izango du balio digitalaren proposamena partekatzeko, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen diren garapen teknologiko propioak txertatuta dituena eta adimendun fabrikazio guneen sorreran urratsak emateko helburu duena, elkarrekin konektatutako ekipamenduekin hornitua dagoena eta modu autonomoan funtzionatzeko gaitasunarekin.