Prentsa oharrak

Danobatgroupek eta Fagor Automationek Wooptix start up-ean inbertitu dute erdieroaleen esparruan sakontzeko

21-07-2023
  • Danobatgroup industria taldea, makina-erremintaren diseinuan eta fabrikazioan eta fabrikazio aurreratuan espezializatutako taldea, eta Fagor Automation, makinen automatizazio eta kontrolerako produktuen garapenean eta fabrikazioan erreferentea, Mondragon Korporazioarekin aliantza eginez, Wooptix konpainiaren kapitalean sartu dira finantzaketa erronda baten bidez.
  • Wooptix aditua da erdieroaleen metrologian uhin fronteko faseko irudiak erabiltzen. Astronomiako optika moldakorraren gaineko ikerketak emandako teknika bat da hori.

Danobatgroupek fabrikazio aurreratuaren kudeaketa jasangarriagorantz egiten du aurrera

17-07-2023
  • Industria taldeak bere bigarren jasangarritasun memoria argitaratu du, eta, bertan, Taldeak pertsonak, berrikuntza, gizarte konpromisoa, gobernu korporatibo ona eta ingurumen errespetua kokatzen ditu hazkunde jasangarria bermatzeko gako gisa.
  • Industria taldeak jasangarritasunaren aldeko apustuan aurrera egiten jarraitzen du, bere 2021-2024 Plan Estrategikoan jasotako ASG irizpideekin (Ingurumenekoak, Sozialak eta Gobernu Onekoak) ekintzak garatuz.
  • Gainera, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) duen konpromisoa indartu du, hazteko palanka gisa.

Danobatgroupek emakumeen talentu zientifikoaren aldeko apustua egin du berriro

13-07-2023
  • Industria taldeak Emakume Teknologoaren 2023ko Ada Byron sarien banaketa ekitaldian parte hartu du. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak ematen ditu sariak, eta gaur goizean izan da sari banaketa, Madrilen.
  • Zehazki, makina-erremintaren fabrikatzailearen Berrikuntza zuzendari eta sarien epaimahaiko kide Nerea Arangurenek eman du Ada Byron gaztea saria.
  • Danobatgroup, gainera, sarien erakunde babesleetako bat da emakumeen STEM bokazio zientifikoak sustatzeko duen estrategiaren barruan.

SORALUCEren muntaketa planta berriaren inaugurazio instituzionala, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik

14-06-2023
  • SORALUCE SUMMIT 2023 ekitaldian, Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak SORALUCEren Muntaketa Planta Berria inauguratu du gaur goizean, kooperatibak Bergarako Osintxu auzoan duen egoitza nagusian.
  • Sektorearen erronkei eta enpresak berak duen hazteko bokazioari erantzunez, makina-erremintaren fabrikatzaileak bere produktuen portfolioan fresatzeko makinen lerro berri bat sartzearen alde egin du. SORALUCE Performance Line da produktu berri hori, eta ekitaldian aurkeztu da.
  • Muntaketa planta berria diseinatzean eta eraikitzean, jasangarritasunari begiratu zaio, eta LEED Gold ziurtagiria izango du. SORALUCEk, horrela, fabrikaziorako duen guztizko azalera handitu du, orain 30.000 m2 baititu horretarako.
  • Hurbilen duen ingurunearekin duen konpromisoaren baitan, SORALUCEk Osintxu auzoaren aurrerabidea sustatzen du, Osintxu Bizi proiektuaren bidez, dimentsio anitzeko ikuspegiarekin, arlo ekonomikoa, industriala, urbanistikoa, ingurumenekoa eta humanoa aintzat hartuta. Osintxu Bizi proiektua elkarlanaren eta talde lanaren adibide garbia da, eta Lehendakariak horrela jarduteko deia egiten du, hazten eta enplegu aukerak sortzen jarraitzeko.

Danobatgroupek Txinan duen posizionamendua sendotu du, Shanghain bikaintasun zentro bat inauguratuta

31-05-2023
  • Industria taldeak aurrerapausoa egin du nazioartean hedatzeko estrategian, Txinan bikaintasun zentro berri bat inauguratuta. Horrela, duela 30 urte baino gehiago hasi eta Asiako herrialdean garatzen ari den merkataritza eta zerbitzu jarduera sendotu du.
  • Instalazio berria ekipamendu aurreratuekin hornituta dago eta Txinako merkatuan Soraluce eta Danobat marken eta azken honen barne dauden Overbeck eta Hembrug marken posizionamendua hobetzea ahalbidetuko du.

Goimekek Jupiterrera bidea hartu du JUICE esplorazio misioan parte hartzeko

11-04-2023
  • Danobatgroupeko doitasun handiko mekanizazio enpresak Sener Aeroespacialekin lankidetzan aritu da JUICE misioan, gure eguzki sistemako planetarik handiena esploratzeko
  • Goimek MGAMA edo irabazi ertaineko antenaren hegaldi modeloaren islatzaile nagusia fabrikatzeaz arduratu da, baita horren elementu osagarriak ere, horrela, ontziaren egonkortasun termikoa eta irrati frekuentziako prestazioak bermatzeko
  • JUICE misio espazialaren helburu nagusia da Jupiter eta horren hiru satelite natural handienak esploratzea -Ganimedes, Kalisto eta Europa-, eta datorren ostegunean, apirilak 13, aireratuko da

Danobatgroupek eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak fabrikazio aurreratuan profesionalak prestatzeko elkarlanean dihardute

05-04-2023
  • Industria taldeak eta EHUko zentroak Makina-erremintaren Doitasun Gela sortu dute, makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan talentua prestatzen eta kudeatzen laguntzeko
  • Danobatgroupek eta EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lankidetza akordioa sinatu dute gaur goizean, Donostian, eskolak dituen instalazioetan
  • Hitzarmena gaur ofizialdu den arren, ekimenaren dinamikak duela urtebetetik daude erabilgarri Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko, Ingeniaritza Mekanikoko eta Ingeniaritza Mekaniko + Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko gradu bikoitzeko ikasleentzat

Danobatgroupek 35 milioi euro inbertitu ditu fabrikazio aurreratuaren erronkei erantzuteko

23-03-2023
  • Industria taldeak Danobat, Soraluce eta Goimek kooperatibek lurraldean dituzten instalazioak irizpide iraunkorren arabera handitzeko eta modernizatzeko erabili du partida hau, sektorearen eskakizun berriei erantzuteko.
  • Makina berriak erostera ere bideratuko da inbertsioa, eta makina berri horiekin negozioen balio proposamena indartuko da eta lehiakortasuna areagotu.
  • Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du Bilakatu programaren bidez, eta Danobatgroupi ahalbidetzen dio jarduera zentroa lurraldean mantentzea eta Euskadirekin duen epe luzeko konpromisoa berrestea.