Skip to main content
2012/04/17

SORALUCEk INNOVATION DAYS 2012 ospatzen du, 50. URTEURRENAREKIN batera

SORALUCEk INNOVATION DAYS 2012 ospatzen du, 50. URTEURRENAREKIN batera

Apirilaren 25 eta 26an SORALUCEk INNOVATION DAYS antolatuko du, fresatzeko eta mandrinatzeko teknologian berrikuntza maila altua duten jardunaldi teknikoak SORALUCEren instalazioetan . Aurten ekitaldiak, gainera, kooperatibaren 50. urteurrenarekin bat egingo du. 1962an sortua, SORALUCE enpresa liderra da teknologia aurreratuko eta produkzio maila handiko fresatzeko makinen, fresatzeko–mandrinatzeko makinen eta fresatzeko zentroen diseinu eta fabrikazioan. Enpresa DANOBATGROUP taldearena da, MONDRAGON korporazioko makina-erreminten dibisiokoa, hura izanik espainiar holding garrantzitsuenetako bat. INNOVATION DAYS egunetan, fresatzeko-mandrinatzeko modeloak muntatzeko instalazioak bisitatu ahal izango dituzte, eta horrez gain, ekitaldi horrekin batera inauguratzen den Buruak Fabrikatzeko Zentro Aurreratu Berria ere bai. Zentro moderno bat da, SORALUCEren buru eta tutu modeloak fabrikatzeko, azken belaunaldiko ultra-zehaztasunezko instalazioak dituena, non egiten diren SORALUCE buru eta tutuen gama zabalaren diseinua, egiaztatzea eta errodatzea. Bisitaren barruan dago, baita ere, Berrikuntza Tourra, honako garapen hauetara bisita gidatua eginez:
  • SORALUCEk garatutako teknologiak zuzenean erakustea.
    • Tutu irteera modularra “Modular Quill' .
    • “Ram Balance' ahari jausia konpentsatzea .
    • “Accura Head' buruen kalibrazioa.
  • Zuzenean mekanizatzeko probak:
    • F-MT modeloko zentro funtzioaniztun berria: makina berean neurri handiko piezak fresatzea eta torneatzea.
    • Abiadura handiko fresatzeko-makina, 5 ardatz interpolatzeko.
    • Kontrol adaptatiboa.
    • Ziklo pertsonalizatuak.
  • Garapen berriak unean bertan erakustea:
    • Egiaztatzea / posizionatzea fotogrametria bidez
    • Moteltze aktiboa/pasiboa sistema mekanizatuan
  • Mekanizatuan dauden azken esperientziak aurkeztea eta giltza eskuetan proiektuak egitea industriako zenbait sektoretarako.
  • “Soluzio osoak' eta “Giltza eskuetan proiektuak' kontzeptuen inguruko erreminta eta osagaien erakusketa.
  • SORALUCE eta IK4-IDEKO-k batera egindako proiektuak makina-erremintaren sektorean.
  • Teknologia aplikatuei buruzko informazio osagarria.
  •  Etorkizuneko garapenei buruzko informazioa.