Skip to main content
2011/12/15

Soraluce Italiaren 10. urteurrena

 

Giancarlo Alducci, italiako filileko zuzendari gerenteak baieztatzen duenez, “Soraluce Italiaren lehenengo 10 urteetako jardueraren azken balantzea guztiz ona izan da, lortu diren emaitzengatik, merkatuan izan duen barneratzeagatik, instalatu den makina kopuruagatik, SORALUCE, DANOBAT eta DANOBATGROUPen irudia indartzea lortu delako eta italiako bezeroengandik lortu den fidelizazioagatik'.

Gaur egun, italiako merkatuan SORALUCE fresatzeko eta mandrinatzeko 300 makina daude funtzionamenduan, gehienbat zutabe mugikorreko gama ertain-altukoak, eta batez ere ekipamenduko ondasunak, energia, aeronautika, molde eta mekanika orokorreko merkatuetako bezeroetan. Soraluce Italia bezeroari zerbitzu integrala emateko egituratuta dago, tekniko mekatronikoz osatutako  asistentzia teknikorako zerbitzu eraginkorraren bitartez. Gainera, kalitate goreneko bitartekoak ditu eta baita ere piezak eta buruak berehala aldatu ahal izateko biltegia ere. Igaro diren 10 urteen balantzea bikaina izan baldin bada, eta Italian fresatzeko eta mandrinatzeko makinen munduan erreferentea izatea lortu bada, etorkizuna ere ona izando da. Gaur lehen baino gehiago, Soraluce SRLren jarduera bezeroen ehun sendo batean oinarritzen da, hain zuzen ere fidagarritasunarekin lotuta –enpresa berarena, bere produktuena eta bere zerbitzu tekniko komertzialarena- Soraluce Italiak egindako lan onaren lekuko zuzena diren enpresa txiki, ertain eta handiez osatutako ehunean.