Skip to main content
2014/09/29

SORALUCE eta DANOBAT Milango BIMU 2014 erakustazokan egongo dira

SORALUCE eta DANOBAT Milango BIMU 2014 erakustazokan egongo dira

SORALUCEk eta DANOBATek, DANOBATGROUP-eko kidek, torneatzeko, artezteko, fresatzeko eta mandrinatzeko soluzio onenak erakutsiko dituzte BIMU azokan; BIMU italiar estatuan egiten den makina erreminta sektoreko nazioarteko topaketa nagusia da. DANOBATek torneaketan eta arteztean teknologia aurreratuko eta produkzio maila altuko soluzioak aurkeztuko ditu. 13. Pabiloiko B20 Standean egongo da, eta gogorrean torneatzeko doitasun handiko lanak egiteko LT-400 makina aurkeztuko du. Makina honek bezeroei produkzio-sistemetan abantaila lehiakorrak emango dizkie. Izan ere, makina berriak piezak oso-osorik mekanizatzen ditu bestelako mekanizazio-prozesurik behar izan gabe. Bestalde, DANOBATen ebaketa-zulaketako soluzioak MAGONIren standean aurkeztuko dira, 9. Pabiloiko A40 Standean. Stand horretan iDS 5A eta DS 3A zerrak aurkeztuko dira produktibitatea, doikuntza eta zintaren bizitza hobetzeko pentsatu, kalkulatu eta diseinatuak. SORALUCEk 9. Halleko C22-D15 Standean zutabe mugikorreko SORALUCE FR-6000 fresatzeko-mandrinatzeko makina erakutsiko du. Makina horrek 4500 mm-ko ibilbide bertikala eta 1900eko zeharkakoa ditu eta ekipamendu modura buru ortogonala 1ºx1º / 4000 rpm / 46 kW eta mandrinatzeko buru horizontala Ø 195 / L= 600 mm / 4000 rpm / 46 kW ditu. Horrez gain, SORALUCEk puntako sektoreetako hainbat aplikaziotan eman diren errendimendu altuko soluzioak aurkeztuko ditu torneaketa bertikalean and gantry tipoko fresatzeko makinetan.