Skip to main content
2016/05/20

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2016ko maiatzaren 23tik 27ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketatorneaketafresaketa-mandrinaketapuntzonaketatolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.

Teknologiez gain DANOBATGROUPek trenenergiaaeronautika eta beste sektore estrategiko batzutarako garapen aurretatuak ere erakutsiko ditu. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak.

DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2016ko maiatzaren 23tik 27ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketa, torneaketa, fresaketa-mandrinaketa, puntzonaketa, tolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.

Teknologiez gain DANOBATGROUPek tren, energia, aeronautika eta beste sektore estrategiko batzutarako garapen aurretatuak ere erakutsiko ditu. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak.

Metalloobrabotka nazioarteko erakustazoka Errusiako ekonomiaren garapen berritzailerako aurrekaririk gabeko goi mailako teknologiadun produktuen iturri da. Ingeniaritza errusiarrean teknologia aurreratuko teknologia arloko soluzioak sartuz, erakustazoka honek batetik Errusiako ekonomia berritzailea bultzatzen du, eta bestetik punta-puntako garapen teknologikoak produktu bilakatzeko transformazioa eta industriaren sektore guztietan aplikatzea azkartzen du.

DANOBATGROUPeko Errusiako delegaritzak uste du erakustazoka honek bere kokapena Errusian sendotzen lagunduko diola, eta baita bertako zein nazioarteko bezeroekin harremanak lantzen ere.