Skip to main content
2015/04/17

DANOBATGROUPek Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

DANOBATGROUPek Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

DANOBATGROUPek bere bi produktu marken, hau da DANOBATeta SORALUCE marken azken aurrerapen eta teknologiak erakutsiko ditu CIMT 2015ean, makina erreminta arloko Txinako nazioarteko erakustazokaren 13. edizioan.

DANOBATGROUPek E2 pabilioiko 201 estandean ondorengo makinak jarriko ditu ikusgai: zutabe mugikordun fresaketa eta mandrinaketarako neurri handiko SORALUCE FXR 16000-W , barneak eta erradioak artezteko DANOBAT-OVERBECK artezteko makina, IRD modeloa, eta DANOBAT hobidun tornua trenen errodadura eta trenetarako balaztatzeko diskoen mantentze lanetarako. Era berean, estandean maketa bat ere izango da muntatutako ardatzen fabrikazioa, ikuskapena eta muntaketarako giltza eskura proiektuaren xehetasunak ikusteko. Proiektu hau India Railways-erako egiten ari da eta guztira 15 ekipo ditu, ardatzak eta gurpilak mekanizatzeko makina, osagaiak manipulatzeko robot sistema bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa, besteak beste. Honekin guztiarekin batera beste produktu batzuei buruzko informazio zehatza ere emango da: artezteko makinaktormuakfresatzeko-mandrinatzeko makinakpuntzonatzeko makinaktolesteko makinaklaser bidezko ebaketako makinak eta trenen sektorea eta oil&gaserako giltza eskura soluzioak.

SORALUCE FXR

FXR-16000-W fresaketa-mandrinaketa zentroa funtzio anitzeko fresatzeko-mandrinatzeko makina bat da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrak doitasun eta produktibitate mailarik altuenak eskaintzen ditu neurri handiko piezak mekanizatzean. Makinaren diseinua modularra izateak moldaerraz egiten du, eta aukerako osagai gama zabalaz ekipatu daiteke, eta horrek makina bezeroaren beharretara zehaztasun eta efizientzia handiz egokitzeko aukera ematen du. Aukerarik onena da energia (eolikoa, gasa, nuklearra), ontzigintza eta ekipo ondasunen sektoreko piezak mekanizatzeko.

Makinaren zutabea, oso astuna da eta “box in box” motako diseinukoa. Horrekin batera neurri handiko bankada du eta 3 gidariz ekipatuta egotean bertikalean 6500 mm-ko ibilbide bertikala izateko aukera du eta luzetara 1900 mm-ko (kaina irteeran 1000 mm-tik gora) ibilbidea. Erresistentzia handiko diseinuak, makinaren dinamika altuarekin batera emaitzarik onenak eskaintzen ditu potentzia eta abiadura ebaketari dagokionean ondorengo abiadurak lortzera iritsiz: 71 kW arte S1ean eta 88 kW S6an eta 2500 bira minutuko. Gainera, makinak zutabe mugikorra izateak lan ezberdinak aldi berean egiteko aukera ematen du eta horrela aukera ematen du batera egiteko mekanizazioa eta pieza kargatzea.

Makina honek hainbat garapen teknologiko berritzaile ditu, denen artetik aipagarriena DAS moteltze sistema aktiboa, SORALUCEk garatutako sistema fresaketa prozesuan sortzen diren bibrazioak ezabatzeko eta mekanizazio prozesuaren errendimendua %300 arte handitu dezake. Era berean, gainazalaren kalitatea hobetzen du, lan eremu guztian eraginkortasun iraunkorra mantentzen du makina-buruaren kokapenaren arabera egon gabe, mantentze lanen kostuak gutxitzen ditu eta erreminten bizitza erabilgarria %30 arte handitu dezake. Kaina modularraren irteera patentatutako sistema da, kainaren irteera eta gainerako buruena era automatikoan tartekatzeko aukera ematen duen bakarra eta horrela auekra dago kaina ezberdinak izateko diametro eta luzera ezberdinekin. Merkatuan orain arte dauden kaina irteerarako soluzioetan ez bezala, SORALUCEren sistema esklusibo honi esker, buruen eta kainaren distantzia makinara bera da, lotualdi bakarrean bost aurpegi mekanizatzeko aukera emanaz pieza makinatik distantzia handiagora kokatu beharrik gabe; eta Ram Balance sistema, aharia erortzeko konpentsazio sistema. Aharia erortzeko konpentsazio dinamikoak posizioa zuzentzeaz gain lan horizontalarekiko erremintaren angelua ere zuzentzen du ahariaren gehiengo desbiazioa lortuz, 0.04 mmtik beherakoa guztirako 1900 mm-ko luzetarako ibilbide batetik.

DANOBAT-OVERBECK IRD-400

IRD-400 DANOBAT-OVERBECK artezteko makina barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko gai den doitasun handiko IRD makinen gamako hiru modeloetako bat da. Barrualdeetan arteztu dezakeen diametro maximoa 200 mm-koa da, piezaren iraulketa 400 mm-koa eta piezaren pisu maximoa 70 edo 170 Kg-koa.

Buru pieza-etxean integratuta doan B ardatza, zeinak +95º/-15º-ko biraketa angelua baitauka, hiru ardatzen interpolaziorako software batekin konbinatzen da erradio desberdinak arteztu ahal izateko erreferentzia puntuak eskuz birdoitu gabe. T erako orgaren konfigurazioak (buru pieza-etxearen X ardatzaren ibilbidea 400 mm/Artezte torlojuaren Z ardatzaren ibilbidea 400 mm, biak Siemensen motor linealek eraginda) egonkortasun estatiko eta dinamiko handia lortzen laguntzen du. Aitzinamenduko abiadura azkarra, doitasunezko posizionamendua eta mantentzeko eskakizun minimoak dira orga bien ezaugarriak.

Zuzenean eragiten den buru pieza-etxeak, zeinak plater magnetikoa edo sei atzaparreko plater pneumatikoa eduki dezakeen, ahalik eta biribiltasunik handiena bermatzen du, malgutasuna handituta eta aldaketa denborak laburtuta. Buru pieza-etxean artezketarako 4 torloju ere muntatu daitezke, gehi neurketa haztagailu bat. Artezketarako torlojuak frekuentzia handikoak izan daitezke edo uhalek eragindakoak.

Hobidun DANOBAT tornua

DANOBAT D2500 hobidun tornua tren sektorerako errodaduren eta diskozko balazten mantentze lanetarako makina zehatza da. Mantentze lana ardatzak trenetik desmuntatu gabe egiteko aukera ematen du, eta gurpilen perfilak berrizteko sortua dago, izan ere higadura eta deformazio handia jasaten baitute tren-gurpilek. Hobidun tornuak errodamenduen bandaren segurtasuna bermatzen duten neurketa tresna guztiak ditu barneratuta:

  • Gurpilaren geometria neurtzeko gailua: gurpila degradazioa jasaten ari dela garaiz konturatuz gero deskarrilamendua eta errodadura ezegoki bat izateak ekar ditzakeen arriskuak ekidin daitezke.
  • Borobiltasun falta neurtzeko gailua: “saltoa errodaduran´: Saltoa garai detektatzea, dardara eta zarata murrizten duena.

DANOBAT hobidun tornuaren onura batzuek:

  • Obra zibil handirik egin beharrik ez hobiak sakontasun gutxi baitu.
  • Bogie-aren lotura optimoa.
  • Segurtasuna hobetzen da arrasteko orga sartzean.
  • Operazio kostuetan %70eko murrizketa: Sistema automatikoetan oinarritutako ikuskapenari esker era bat murrizten ditu mantenimendu gastuak. Ohikoa ez den higadura detektatu eta konpondu egin daiteke parametroen bilakaera berrikusten bada.
  • Gurpilaren bizitza %25 handitu: Bira eraginkorra perfil ekonomikoak etdo tartekoak erabiliz gurpilaren bizitza luzatzen du segurtasunean eragin gabe.

DANOBAT D2500ek mantenimendurako adimendun software bat du barneratuta eta honek makinaren sistemako datuak mantentze gailura. Datuak informazio bilakatzen dira era ulergarrian aurkeztuz.