Skip to main content
2014/06/13

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko 15. erakustazokan hartuko du parte 2014ko ekainaren 16tik 20ra bitartean. DANOBATGROUPek makina erreminta eta fabrikazio prozesuetako bere azkeneko berrikuntzak aurkeztuko ditu 3. pabilioiko B90 standean. Metalloobrabotka nazioarteko erakustazoka Errusiako ekonomiaren garapen berritzailerako aurrekaririk gabeko goi mailako teknologiadun produktuen iturri da. Ingeniaritza errusiarrean teknologia aurreratuko teknologia arloko soluzioak sartuz, erakustazoka honek batetik Errusiako ekonomia berritzailea bultzatzen du, eta bestetik punta-puntako garapen teknologikoak produktu bilakatzeko transformazioa eta industriaren sektore guztietan aplikatzea azkartzen du. DANOBATGROUP Errusiak uste du erakustazoka honek bere kokapena Errusian sendotzen lagunduko diola, eta baita bertako zein nazioarteko bezeroekin harremanak lantzen ere.