Skip to main content
2012/01/02

DanobatGroup-eko metalezko xaflen dibisioa IMTEX Forming 2012 erakusketan izango da

DanobatGroup-eko metalezko xaflen dibisioa IMTEX Forming 2012 erakusketan izango da

IMTEX 2012 Konformazio Teknologien Nazioarteko Erakusketan, metal xaflen ekoizpenerako teknologien Indiako erakusketarik garrantzitsuenean, izango da. Farmax Technologies bazkidearekin batera, Danobatek  200 metro koadrotik gorako standa jarriko du 3. pabilioian, eta bertan puntzonatzeko eta tolesteko teknologien azken berrikuntzak erakutsiko ditu. IMTEX Forming 2012 erakusketa Bangaloren egingo da hurrengo urtarrilaren 19tik 24ra, eta sekulako aukera izango da Danobaten puntzonatzeko makina serboelektrikoaren azken bertsioa bertatik bertara ikusteko. Enpresak mintegi teknologikoak eta erakustaldiak ere emango ditu, egun metalezko xaflen prozesamenduaren merkatuan eskaintzen dituen azken automatizazio soluzioen inguruan.