Skip to main content
2014/10/17

DANOBATen makinak Hanover-eko EuroBlech erakustazokan ikusgai urriaren 21etik 25era bitartean

DANOBATen makinak Hanover-eko EuroBlech erakustazokan ikusgai urriaren 21etik 25era bitartean

DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak urriaren 21etik 25era bitartean EuroBlech Xafla Transformaziorako Nazioarteko 23. Erakustazoka Teknologikoan hartuko du parte Hanover-en . Xafla metalikoaren industriako negozioetarako mundu mailan lider eta barometro den erakustazoka honek, EuroBlech-ek hain zuzen ere, gaur egungo joera teknologikoen bisio orokor bat ematen die bere bezeroei. DANOBAT 12. Pabilioian kokatuko da, B49 standean, 300 m2 ko azaleran, eta bi makina jarriko ditu ikusgai; batetik, zuntz bidezko ebaketa eskaintzen duen IRIS modeloa 4 kW potentziako laser iturria barneratuta duena lodiera handiagoak ebaki eta kalitate hobeak lortzen laguntzen duena, eta bestetik, zizaila elektrikoarekin konbinatutako CUPRA puntzonatzeko makina erabat makina serboelektrikoa eta energia kontsumo txikikoa. EuroBlech-en aurreko edizioetan bezala DANOBATek nazioarteko bezeroekin harremanak sendotzeko helburua du gaur egungo egoera ekonomikoari indartsu aurre egin ahal izateko.