DANOBATek Paris hirian egingo den TOOLEXPO erakustazokan hartuko du parte azaroaren 19tik 22ra bitartean

24-10-2013 - 24-10-2013
DANOBATeko xafla transformaziorako soluzioak, Frantzia-ko Paris hiriko Parc des Expositions de Paris-Nord Villepinte egingo den TOOLEXPO erakustazokaren 5. edizioan hartuko du parte azaroaren 19tik 22ra bitartean. Xafla eta hodi metalikoen prozesatze arloko ekitaldi garrantzitsua da. DANOBAT 7. pabeiloko D-36 estanean kokatuko da eta bertan bere zuntzezko laser bidezko ebaketa makina da, IRIS modeloa erakutsiko du. Ebaketari laser bidez fibra aplikatuz, produkzio kostuak asko jaisteko aukera ematen du, energia kontsumoaren murrizpenari dagokionean. Gainera, erabateko murrizpena lortzen da mantenimendu kostuetan eta kontsumigarrietan. Oso makina eraginkorra eta azkarra da, eta erabilera anitzekoa. DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak erakustazoka honen bidez Frantzian duen ibilbide sendotzeko asmoa dauka eta era berean merkatu horretan duen posizio ona mantentzea espero du.