DANOBAT eta SORALUCE enpresek artezketako, torneaketako, ebakitzeko, zulatzeko, fresatzeko eta mandrinatzeko, azken soluzioak aurkeztuko dute INDUSTRIE Lyon azokan

27-03-2013 - 27-03-2013
DANOBATGROUP taldearen barruko DANOBAT eta SORALUCE enpresek teknologia aurreratua eta ekoizpen maila altua duten artezketa, torneatze,  fresatze-, mandrinatze-, ebakitze- eta zulatze-soluzioak aurkeztuko ditu apirilaren  16tik 19ra INDUSTRIE,  azokan, Eurexpo Lyon, Frantzia. Makina-erremintaren nazioarteko topaketa nagusia da Frantzian eta DANOBATGROUP taldeak 6-Y106 standa izango du bertan. Aurreko urteetan INDUSTRIE azoka bisitatu duenean bezala, DANOBATGROUP-ek tokiko zein nazioarteko bezeroekiko harremanak indartzeko asmoa du, egungo egoera ekonomikoari tinko aurre egiteko.