ATEAK ZABALIK DANOBATen LASER BIDEZKO TEKNOLOGIA ERAKUSTERA EMATEKO

14-06-2013 - 14-06-2013

Ekainean DANOBATeko xafla transformaziorako dibisioan ateak zabalik ekitaldia antolatu dute laser bidezko IRIS ebaketa makina ezagutzera emateko. Jardunaldi hauen helburua interesatutako enpresei bertatik bertara erakustea da zuntzezko laser teknologiak metal transformaziora aplikatuta eskaintzen dituen abantailak.  DANOBATen zuntzezko laser bidezko IRIS makinak produkzio kostua asko jaistea lortzen du energia kontsumoan aurreztuz. Gainera, mantenimendu kostuetan eta kontsumogaietan murrizketa gogorra lortzen da. Makina eraginkorra, azkarra eta erabilera anitzekoa da. Bisitatu nahi bagaituzu jarri harremanetan gurekin: Tel. 9738023 edo danobat@goiti.com