Skip to main content
2026/02/09

Danobatgroup Euskadiko enplegu‑azoka nagusietan izango da, etorkizuneko fabrikazio aurreratua gidatuko duen talentura hurbiltzeko

Danobatgroup Euskadiko enplegu‑azoka nagusietan izango da, etorkizuneko fabrikazio aurreratua gidatuko duen talentura hurbiltzeko
  •  Industria-taldeak euskal unibertsitate nagusietako ikasleekin partekatuko ditu lan-aukerak, lau enplegu-forotan, otsailean eta martxoan.

Talentua erakartzea da Danobatgroupen 2025-2029 aldirako Plan Estrategikoaren ardatz transbertsaletako bat. Esparru hori indartzeko asmoz, industria taldeak Euskadiko enplegu foro nagusietan hasiko du ibilbidea otsailean.

Horrela, fabrikazio aurreratuaren etorkizuna gidatuko duten profilak identifikatu eta erakarri nahi ditu Danobatgroupek, baita ikasleekin eta titulatu berri diren pertsonekin zuzeneko erlazioa garatu ere.

Taldea lau ekimen nagusitan egongo da 2026ko lehen hiruhilekoan, eta Danobat, Soraluce eta Goimek kooperatibetan eskuragarri dauden lan aukerei buruzko orientazioa eskainiko du.

Otsailaren 11n: Enpresaren Eguna Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan.
Otsailaren 25 eta 26an: Tecnun Donostia Enplegu Foroa, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan.
● Martxoak 4-5ean: WORKinn Talent Hub industria-enpleguaren azoka, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren esparruan (BIEMH).
● Martxoaren 26an: EHUren Enpleguari eta Enpresen Aurkezpenari buruzko Jardunaldia (JEPE), San Mames estadioan.

Topaketa horien bidez, tokiko talentuak lehen eskutik ezagutu ahal izango ditu Danobatgroupeko enpresetan irekitako aukera profesionalak eta hautaketa prozesuak. Gainera, ikasleek zalantzak planteatu ahal izango dituzte, eta taldeko langileen orientazio pertsonalizatua jaso.

Danobatgroupentzat funtsezkoa da etorkizuneko belaunaldiak prestatzen ari diren espazioetan egotea. Erakundeak profil teknikoak bilatzeaz gain, berritzeko kezka duten eta ingurune kooperatibo batean garatzeko gogoa duten pertsonak erakarri nahi ditu, besteak beste.