
DANOBATEK Euroblech-en erakutsiko du zuntz laser bidezko ebaketa-sistema berria, xafla bobinatik abiatzen dena
06-10-2016DANOBATen xafla dibisioa presente egongo da datorren EUROBLECH erakuzazokan-en , eta bertan aurkeztuko du zuntz laser bidezko bere ebaketa-sistema berria, bobina metaliko bidez elikatzen dena. Soluzio berri horren helburu nagusia da aurrezpen garrantzitsu bat lortzea prozesatzen den materialean eta produktibitatea nabarmen handitzea makinaren hutsarteak murriztuta.
Produktibitate altuko soluzio bat da, primeran konbinatzen dituena laser bidezko mozketari aplikatutako zuntz-teknologiaren abantailetako bakoitza (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, mantentze-lan minimoa, etab...) bobina metalikoak erabiltzeak dakartzan abantailekin (%15era arteko aurrezpena material kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa, aldi berean pieza mota desberdinak mozteko aukerarekin).