Tag-ak - Wheelset

Tren sektoreko DANOBATen azken garapenak INNOTRANS erakustazokan egongo dira

Tren sektoreko DANOBATen azken garapenak INNOTRANS erakustazokan egongo dira

20-09-2016

DANOBATek trenen mantentze lanetarako tailerretarako ekipamendua aurkeztuko du Innotrans erakustazokako 22A pabiloiko 601 standean. Besteak beste, prebentzioko soluzioak eta soluzio zuzentzaileak aurkeztuko ditu ibilgailu sorta zabalerako, hala nola, abiadura handiko tren, lokomotora, aldiriko tren, tranbia eta metroetarako.

Horrez gain, material gurpildunetarako osagaien mantentze lanetarako soluzio integral bat ere erakutsiko du DANOBATek. Soluzio berriak tren gurpilak neurtzeko ekipamendu bat, Muntatutako Ardatzak Optimizatzeko Software bat eta hobiko tornuen sorta berri bat dauzka. Muntatutako Ardatzaren bizitza %25 luzatzeko eta mantentze lanen kostua murrizteko egin da soluzio integral hau.