Tag-ak - Trena

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

15-05-2017

Beste behin ere DANOBATGROUP erakusketari egon da Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBATen eta SORALUCEren soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa lortzen uzten dutenak); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

26-01-2017

IMTEX 2017 Indiako makina-erremintaren azokarik garrantzitsuena da eta DANOBATGROUP bertan egongo da torneaketan, artezketan eta fresaketan DANOBAT eta SORALUCEk egindako azken garapen eta teknologiak aurkezten.

Azokaren edizio honetan, DANBATGROUPek bereziki azpimarratuko ditu hainbat industriatara zuzendu dituen azken garapenak, industria hauetarako esaterako:

Bombardier Transportationen beste eskari bat hobidun tornu bat instalatzeko

Bombardier Transportationen beste eskari bat hobidun tornu bat instalatzeko

05-12-2016

Trenean espezializatutako DANOBATGROUPen dibisioak bere merkatua handitzen jarraitzen du, Bombardier Transportation enpresaren eskari garrantzitsu bat eskuratu baitu. Kanadako enpresak kontratu bat esleitu dio kooperatibari, tren gurpilen birprofilaketarako DANOBAT etxearen hobidun tornu bat hornitzeko.

DLR modeloak tren gurpilak eta freno diskoak mekanizatu ditzake. Ibilgailura akoplatutako ardatzekin lan egiteko aukera ematen du, bai eta ardatz eta bogie askatuekin ere. Konfigurazio asko dituenez, egin ditzakeen mekanizazioak ere bat baino gehiago dira: gurpilen profila, gurpilaren barrualdeko eta kanpoaldeko aurpegia, ardatzaren barruan edo muturrean dauden freno diskoak, baita gurpilean daudenak ere.

Tren sektoreko DANOBATen azken garapenak INNOTRANS erakustazokan egongo dira

Tren sektoreko DANOBATen azken garapenak INNOTRANS erakustazokan egongo dira

20-09-2016

DANOBATek trenen mantentze lanetarako tailerretarako ekipamendua aurkeztuko du Innotrans erakustazokako 22A pabiloiko 601 standean. Besteak beste, prebentzioko soluzioak eta soluzio zuzentzaileak aurkeztuko ditu ibilgailu sorta zabalerako, hala nola, abiadura handiko tren, lokomotora, aldiriko tren, tranbia eta metroetarako.

Horrez gain, material gurpildunetarako osagaien mantentze lanetarako soluzio integral bat ere erakutsiko du DANOBATek. Soluzio berriak tren gurpilak neurtzeko ekipamendu bat, Muntatutako Ardatzak Optimizatzeko Software bat eta hobiko tornuen sorta berri bat dauzka. Muntatutako Ardatzaren bizitza %25 luzatzeko eta mantentze lanen kostua murrizteko egin da soluzio integral hau.

DANOBAT eta SORALUCEren azken berrikuntzak IMTS 2016 Azokan erakutsiko dira

DANOBAT eta SORALUCEren azken berrikuntzak IMTS 2016 Azokan erakutsiko dira

22-07-2016

DANOBAT eta SORALUCEk osagaien mekanizaziorako garatu dituzten azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu Chicagon ospatuko den IMTS 2016 azokako hegoaldeko pabilioian, S-9453 standean, Irailaren 12tik 17ra.

IMTS-eko bisitariek DANOBAT HG lan astunetarako artezteko makina eta DANOBAT-OVERBECK IRD-400 barrualde, kanpoalde eta erradioak artezteko makina ikusi ahal izango dituzte. DANOBAT HG mahai mugikorreko artezteko makina gama, 5000mm arteko luzera duten osagaiak artezteko gai da eta beraz, besteak beste, sektore aeroespaziala, trenaren industria edota energia sorkuntza sektoreentzako aplikazioentzat aukera egokia da. Bestalde, DANOBAT OVERBECK IRD makina gama, barrualdeak, kanpoaldeak, erradioak, aurpegiak eta zilindrikoak ez diren formak artezteko diseinatua izan denez, soluzio paregabea da ebaketa tresnak, zeramikako piezak zein transmisio sistemen industriak edota Petroleo eta Gas industriak eska ditzakeen aplikazioetarako.

DANOBATek Bergeneko Tranbiaren eskari bat eskuratu du shuntatzea neurtzeko sistema bat instalatzeko

DANOBATek Bergeneko Tranbiaren eskari bat eskuratu du shuntatzea neurtzeko sistema bat instalatzeko

25-05-2016

DANOBATek eskari garrantzitsu bat jaso zuen Bergeneko tranbiatik, Bybanen-etik, trenaren shuntatzea neurtzeko sistema bat entregatzeko.

Bergeneko tranbiak bide bikoitzeko 20 km-ko zati bat egiten du Bergeneko geltoki nagusiaren eta aireportuaren artean, hau da, Bergeneko hiriaren erdigunetik, iparraldean, Fleslandeko aireporturaino, hegoaldean.

Proiektu hau Bergeneko garraio programaren eta hirigintza eta ingurumeneko planaren zatia da; beraz, hogei urteko epean, hau da, 2005etik 2025era bitartean, garraio publikoa, ingurumeneko gaiak eta errepide, oinezkoentzako bide eta bizikletentzako bideen eraikuntza koordinatu eta lehenesteko elkarrekin egindako ahalegina da.

Rail Depots & Workshops Modernisation 2016 hitzaldia egingo da DANOBATGROUPek babestuta

Rail Depots & Workshops Modernisation 2016 hitzaldia egingo da DANOBATGROUPek babestuta

23-05-2016

Maiatzaren 25etik 26ra bitartean tren terminal eta tailerren modernizazioaren gaineko hitzaldia emango da Londresen, ´Rail Depots & Workshops Modernisation 2016´ izenarekin, eta DANOBATGROUPek babestuko du ekintza.

Beste gauza batzuen artean, DANOBATGROUPek tren sektoreko lankide teknologiko gisa enpresak egiten duen lana erakutsiko du, bezeroei soluzio osoak ematenez,  proiektua planifikatzen denetik proiektua osorik gauzatu arte, eta tren ekipamenduen bizitza baliagarri luzea bermatuz. DANOBATen ingeniaritzako produktuei eta zerbitzuei esker bezeroei bogieen eta muntatutako ardatzen osagai guztiak desmuntatu, konpondu, berriro muntatu eta ikuskatu ditzakete beraien instalazioetan automatikoki.

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai.

20-05-2016

DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2016ko maiatzaren 23tik 27ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketatorneaketafresaketa-mandrinaketapuntzonaketatolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.

Teknologiez gain DANOBATGROUPek trenenergiaaeronautika eta beste sektore estrategiko batzutarako garapen aurretatuak ere erakutsiko ditu. Garapen aurreratu hauek mekanizazio prozesuen esperientzia sendoaren ondorio dira, eta sektoreko enpresa liderrekin landu dira emaitza garapen erabat automatizatuak instalatu eta munduko edozein lekutan produzitzeko moduan jartzen direnak.

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako bere garapenak aurkeztuko ditu “American Passenger Rolling Stock” kongresuan

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako bere garapenak aurkeztuko ditu “American Passenger Rolling Stock” kongresuan

17-03-2016

DANOBATGROUPek Washington D.C.-n martxoaren 16 eta 17an egingo den American Passenger Rolling Stock 2016 kongresua babestuko du beste batzuekin batera. Kongresu hau batetik aktiboak nola aplikatu aztertzean oinarrituko da, eta baita konponketa egokia egiteak duen garrantziaz kostuei eustsi ahal izateko, geldialdiak murrizteko eta fidagarritasuna hobetu ahal izateko.

Ander Azkarate, trenen sektorerako garapenen ikerketa eta berrikuntza departamentuko arduraduna izango da enpresak tren sektoreko proiektu berri bati aurre egiterakoan eskaintzen duen metodologia azalduko duena, eta baita makinaz hornitzea baino  haratago joatea izaten dela beti helburu.

DANOBATGROUP garraio eta logistika sektoreko mantenuaren ardunaldietan egongo da

16-02-2016

DANOBATGROUPek tren sektorerako garapenak erakutsi ditu AEMk antolatutako edizio berri honetan.

Jardunaldi hauek oso garrantzitsuak bilakatu dira esperientziak trukatu eta mantenu arloan dagoen ezagutza handitzeko aukerak direla eta.

Egoitz Aranzadi izan da DANOBAT soluzioak erakusteko arduraduna jardunaldi hauetan. Jardunaldiak otsailaren 9 eta 10ean izan ziren Madrilen. Aranzadik DANOBATek tren sektorean proiektu berri bat garatzeko orduan erabiltzen duen metodologiaren azterketa egin zuen, enpresak soluzioak eskaintzerako orduan balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen egiten duen ahalegin handia azpimarratuz.

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Londresko ROLLING STOCK FLEET MAINENANCE kongresuan

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Londresko ROLLING STOCK FLEET MAINENANCE kongresuan

04-12-2015

DANOBATGROUP da abenduaren 9tik 10era Londresen egingo den Rolling Stock Fleet Maintenance kongresuaren babesletako bat.

Tren sektorerako ikerketa eta berrikuntza sailaren arduradun Ander Azkarateren esku egongo da tren sektorerako proiektu berri bati ekiteko unean enpresak eskaintzen duen metodologiaren azalpena, bai eta enpresa beti makina emate hutsetik haratago joaten saiatzen dela esatea ere.

WRI EU urriaren 21etik 23ra

DANOBAT I. Wheel Rail Interaction Conference WRI EU, Erresuma Batuan

22-10-2015

DANOBATGROUPeko DANOBATek teknologia aurreratua eta ekoizpen maila altua duten tren sektoreko azkenengo soluzioak aurkezten ditu urriaren 21etik 23ra Roudnhouse hitzaldi etxean Derbyn, Erresuma Batuan.

WRI UE 2015 hiru egunez ospatuko den hitzaldi sorta bat da eta bertan tren sektoreko gurpil/bide, ibilgailu/trenbide arteko interakzioari buruz hitz egingo da. Wheel Rail Seminar-rek 20 urteko esperientzia du ibilgailu/trenbide buruzko hitzaldiak antolatzen eta bertan aurkeztuko ditu azken berrikuntzako aurrerapenak eta industria barruko azkeneko garapenak, guzti hau mundu mailako experientziarekin ibilgailu/trenbide interakzioan.

DANOBAT neurketako ekipamendu berria

DANOBAT neurketako ekipamendu berria

19-10-2015
Tren industriarako web orri berri bat railways.danobatgroup.com aurkeztu du

DANOBATGROUPek tren industriarako web orri berri bat railways.danobatgroup.com

10-07-2015

DANOBATGROUPeko tren dibisioak, zeina liderra den osagai birakarien mantentze lanetarako eta ekoizpenerako giltza eskura erako soluzioetan zein osagai horien mekanizaziorako makina indibidualen fabrikazioan, iragarri du webgune berria abian jarriko duela railways.danobatgroup.com. Gune horretan, taldeak DANOBAT eta SORALUCE marketako produktu estrategikoak, berritzaileak eta azken teknologia dutenak erakutsiko ditu, esaterako, DANOBAT hobiko tornua: tren ardatza desmuntatu beharrik gabe tren gurpilen eta freno diskoen mantentze lanak egiteko gai den makina bat.

Taldeak web orri berri horren bitartez urrats bat gehiago eman nahi izan du tren sektoreko bezeroekiko konexioan. Gutxiago gehiago dela dioen printzipioa oinarritzat hartuta, gune horretan soluzio bakoitzari buruzko informazio zehatza eta indibidualizatua dago

DANOBATGROUPek apirilaren 22tik 27ra bitartean Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

DANOBATGROUPek Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

17-04-2015

DANOBATGROUPek bere bi produktu marken, hau da DANOBATeta SORALUCE marken azken aurrerapen eta teknologiak erakutsiko ditu CIMT 2015ean, makina erreminta arloko Txinako nazioarteko erakustazokaren 13. edizioan.

DANOBATGROUPek E2 pabilioiko 201 estandean ondorengo makinak jarriko ditu ikusgai: zutabe mugikordun fresaketa eta mandrinaketarako neurri handiko SORALUCE FXR 16000-W , barneak eta erradioak artezteko DANOBAT-OVERBECK artezteko makina, IRD modeloa, eta DANOBAT hobidun tornua trenen errodadura eta trenetarako balaztatzeko diskoen mantentze lanetarako. Era berean, estandean maketa bat ere izango da muntatutako ardatzen fabrikazioa, ikuskapena eta muntaketarako giltza eskura proiektuaren xehetasunak ikusteko. Proiektu hau India Railways-erako egiten ari da eta guztira 15 ekipo ditu, ardatzak eta gurpilak mekanizatzeko makina, osagaiak manipulatzeko robot sistema bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa, besteak beste. Honekin guztiarekin batera beste produktu batzuei buruzko informazio zehatza ere emango da: artezteko makinaktormuakfresatzeko-mandrinatzeko makinakpuntzonatzeko makinaktolesteko makinaklaser bidezko ebaketako makinak eta trenen sektorea eta oil&gaserako giltza eskura soluzioak.

DANOBAT atari tornua

DANOBATGROUPek Ameriketako Estatu Batuen aldeko apostua indartu du Greenbrier tren sektoreko punta-puntako ekipamenduz hornitzeko kontratu baten bidez

11-03-2015

DANOBATGROUPek, tren bidezko garraiobiderako ekipamenduak eta zerbitzuak hornitzen Estatu Batuetan liderra den Greenbrier Rail Services punta-puntako bi ekipamenduz hornituko du tren ardatzen mantentze lanetarako tailerretarako. Eskaera honetan batetik muntatutako ardatzak birperfilatzeko atariko tornu bat izango da, eta bestetik, produkzio handiko artezteko makina bat ardatzak mekanizatzeko; eta honen bidez gainera, DANOBATGROUPek ipar amerikako merkatuaren alde egindako apostu sendoa indartzen da.

Bi garapen hauek Greenbrier-i azken generazioko makinaria berria, abangoardiako teknologia eta prozesuetan automatizazio maila altuagoa eskainiko diote. Eskaeran prebentziozko mantenimendua, instalazioa, muntaketa eta ekipamendua manejatzeko beharrezko formazioa eskainiko dituela jasotzen da.

DANOBATen soluzioak SIFER 2015 erakustazokan egongo dira martxoaren 26tik 28ra Lillen, Frantzia

DANOBATen soluzioak SIFER 2015 erakustazokan egongo dira

27-02-2015

SIFER erakustazokako 1. pabilioiko 136 standean DANOBATek ferrokarrileko sektorerako azken garapen eta teknologiak aurkeztuko ditu.

DANOBATGROUPeko Railways Negozio Unitatea gurpildun materialen mantentze-lanetarako eta produkziorako neurrira egindako soluzioetan (ardatzak, gurpilak, wheelsets-ak, bogieak...) nahiz osagai horiek mekanizatzeko makina indibidualetan espezializatua dago.

DANOBATGROUP Indiak INNORAIL 2014an hartu du parte Lucknow hirian abenduaren 11tik 13ra

DANOBATGROUP Indiak INNORAIL 2014an hartu du parte Lucknow hirian abenduaren 11tik 13ra

19-12-2014

DANOBATGROUP Indiak INNORAIL 2014 erakustazokan hartu du parte abenduaren 11tik 13ra bitartean Lucknow hirian, taldeko tren sektoreko azkeneko aurrerapen eta indarguneak besteak beste Indian Railways eta Indiako tren sektoreko entitate garrantzitsuenen artean ezagutzera emateko. Indian Railways Indiako tren sektoreko enpresa nagusia da, egunean 25 milioi pasaiaritik gora garraiatzen ditu, eta bere jarduera mundu mailako bigarren trenbide sare handienera zabaltzen da, eta baita herrialdean tren sektorearekin zerikusia duten beste erakunde entzutetsu batzuetara ere. Standaren berezitasunetariko bat taldea Indian Railwayserako egiten ari den giltza eskura linearen proiektuaren maketa bat izan zen. Proiektu honek muntatutako ardatzak fabrikatu, ikuskatu eta muntatzeko giltza eskura lanlerro bat du.

DANOBATGROUPek abenduaren 9-10ean Londresen egingo du “Rolling stock

05-12-2014

Ekitaldiaren helburu nagusia da CBM aplikazioa optimizatzea helburu duten TOC eta ROSCOak erakusteko soluzio praktikoen berri ematea, Europa osoko mantentze programak modernizatze aldera. DANOBATGROUPek hitzaldi bat emango du, baldintzetan oinarritutako mantentze lanetarako DTR-25 bogieen saiakuntza banku dinamikoa aurkeztuta . Errodaduren fidagarritasuna eta erabilgarritasuna areagotzeko eta segurtasun arriskuak arintzeko beste aukera bat da, bai eta mantentze lan horien kostuak txikitzeko ere.

DANOBATGROUPek euskarazko hiztegi tekniko digital berritua argitaratu du

27-11-2014

Badira urte batzuek DANOBATGROUP kooperatiba taldeko enpresek euskararen erabileraren aldeko planak dituztela martxan eta plan horietatik sortutako lanak argitaratu eta jende guztiaren eskura jartzen dituztela. Horien artean, aurtengo honetan berritu eta osotuta aurkezten duen makina erreminta arloko irudi zein hitzak euskaraz kontsultatzeko hiztegia. Hiztegi honek, batetik, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara kontsulta teknikoak egiteko aukera eskaintzen du. Bestetik, DANOBATGROUPen diseinatu eta ekoizten diren hainbat makinen irudiak ere agertzen dira eta irudi horietan hiztegiko hitzak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, nahi duen guztiak proposamenak egiteko aukera izango du hitzen bat ez badu aurkitu.

SORALUCE Bruselan egingo den MTMS 2013 erakustazokan izango da martxoaren 20tik 22ra

15-03-2013
SORALUCEk martxoaren 20tik 22ra Brussels Expon , egingo den MTMS 2013 metalen, plastikoen eta konpositeen transformaziorako eta tratamenduetarako teknologien azokan parte hartuko du. …