
DANOBAT ekipamendua “TUBOS REUNIDOS” enpresarako tutu hariztatuak egiten dituen lantegi berrian
21-01-2016"Tubos Reunidos" enpresa internazionalak tutu hariztatuak eta mangitoak egiteko instalazio berria du jada, eta instalazio hori DANOBAT makinez hornituta dago. Proiektua, Tubos Reunidos eta Marubeni enpresen arteko joint-venturearen emaitza, 31.500 metro koadroko lursaila hartzen du, non DANOBAT makinak etenik gabe ari diren tutu hariztatuak fabrikatzen.
Produkzio lerro berriak balio teknologiko handiko tutuak egingo ditu, zehazki petrolio eta gas putzuen zulaketa eta produkziorako erabiliko diren tutu hariztatuak. DANOBAT makinek bukaerako lana egingo dute, hau da, tutuei PREMIUM hariak jarriko dizkiete, zeinak patenteek babestuta dauden eta estandarrek baino prestazio hobeak eskaintzen dituzten. «Ezin hobeak dira 4.000 edo 5.000 metroko sakoneran dauden ustiategietan lan egiteko», zehazten du Carlos San Martinek, Tubos Reunidos Industrial enpresako teknologia eta garapeneko zuzendariak.