Tag-ak - Torneaketa bertikala

SORALUCEk Red Dot 2016 saria jaso du

SORALUCEk Red Dot 2016 saria jaso du

08-04-2016

SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makinak diseinuaren kalitatearen nazioarteko errekonozimendua jaso du, diseinuaren inguruko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuenean bere diseinuaren bikaintasuna erakutsi ondoren.

SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makina 5.214 hautagairen zifra errekorraren gainetik nabarmendu zen –hautagaiak 57 herrialdetakoak ziren–, eta irabazitako saria Red Dot: 2016ko Produktuaren Diseinua izan zen, aurtengo produkturik onenen artean aitortuta.

Red Dot sariko epaimahaia 41 diseinatzaile aditu independente, diseinuko irakasle eta kazetari espezializatuk osatu zuten, eta hautagaitza guztiak zuzenean eta bertatik bertara eztabaidatu zituzten, sari ospetsu horren arau zorrotzen arabera.

SORALUCE Technology Days 2015

SORALUCE Technology Days 2015, BIMATEC SORALUCEn 2015eko azaroaren 17-21

09-11-2015

SORALUCEk Technology Days jardunaldiaren edizio berria egingo du, SORALUCEren azken teknologiak eta garapenak esperimentatzeko urteroko elkargune dena. Technology Days ekimena bere Bikaintasun Zentroa den BIMATEC SORALUCEn (Limburg, Alemania) egingo da azaroaren 17tik 21era.

Technology Days jardunaldiaren 5.edizio honetan, pauso bat haratago joan nahi da, lider jarrera erakutsiz berrikuntzan, bezeroarenganako orientazioan eta balioaren sorreran. SORALUCE bidai lagunik onena da bezeroarengandik hurbil dagoelako, adituen aholkularitza eskaintzen duelako, bai eta etengabeko bilakaera duten teknologiak, soluzio sendoak eta balio erantsia duten zerbitzu aukera zabala eskaintzen dituelako ere.

DUROC MACHINE TOOL izango da SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze banatzaile berria

DUROC MACHINE TOOL izango da SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze banatzaile berria

27-03-2015

Mekanizazio prozesuetarako SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze soluzioak mundu osoan DUROC izendapenarekin zabaltzen ari dira SORALUCE produktuen banatzaile gisa. SORALUCE makinak bost kontinenteetan barrena zabalduta daude eta fresaketa, mandrinatze eta torneatze bertikalaren teknologian mundu mailako erreferente dira.

Makinen diseinu, muntaia eta egiaztapen osoa Euskal Herrian dituen lau lantegietan (Espainiaren iparraldean) eta Limburg-ko (Alemania) zentro teknologiko batean egiten dira, baita makina buruen fabrikaziorako gune aurreratuan ere. Horrela, maila altuko teknologia eskaini eta industria zorrotzenak lantzen dira, hasi ekipo-ondasunekin eta energia sektorera arte.

SORALUCE eta DANOBAT Milango BIMU 2014 erakustazokan egongo dira

29-09-2014
SORALUCEk eta DANOBATek, DANOBATGROUP-eko kidek, torneatzeko, artezteko, fresatzeko eta mandrinatzeko soluzio onenak erakutsiko dituzte BIMU azokan; BIMU italiar estatuan egiten den makina erreminta sektoreko nazioarteko topaketa nagusia da. …