Tag-ak - Samumetal

SORALUCE fresatze, mandrinatze eta torneatze teknologietan estandar berriak ezartzen

SORALUCE fresatze, mandrinatze eta torneatze teknologietan estandar berriak ezartzen

08-02-2016

SORALUCESAMUMETAL erakustazokaren (Pordenone, Italia) 2016ko edizioan aurkeztu da, markaren produktuen belaunaldi berriarekin, mantentze-lanetan, ergonomian, dinamika altuan eta laneko segurtasunean hobekuntza garrantzitsuak eskaintzen dizkionak bezeroari.

SORALUCEren makinen belaunaldi berria, erabiltzailearen ikuspuntutik egindako makinaren berrikuspen orokorrean oinarritzen da, eta Makina Osoa kontzeptuan oinarrituta eraginkortasun operazionalaren hobekuntzan zentratzen da. Makina Osoaren kontzeptuak, makina bera eta laneko eremu osoa barneratzen ditu.

“Quality Innovation of the year” saria SORALUCEren DAS sistemarentzat

28-01-2016

SORALUCEren DAS sistemak makina-erremintaren sektorearen iraultza ekarri du, izan ere, sistemari esker mekanizazio prozesuan chatterrak agertzeko arriskua gutxitzen da eta, ondorioz, makinaren ebaketa ahalmena %300 handitzen da.

Atzo, urtarrilaren 27an, SORALUCEren DAS sistemak (Dynamics Active Stabilised) “Quality Innovation of the Year 2015” saria eskuratu zuen enpresa handien kategorian.Sarien banaketa Tallinnen egin zen, Estonian, eta bertan egon ziren SORALUCEko zuzendari gerente Rafael Idigoras, Iker Mancisidor doktorea, zeina IK4-IDEKOn, DANOBATGROUPen zentro teknologikoan, Dinamika eta Kontroleko ingeniaria den, Fernando Sierra, Euskaliteko zuzendaria eta Fernando García Casas, Espainiako Enbaxadorea
Estonian.