Tag-ak - Rolling stock fleet maintenance

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako bere garapenak aurkeztuko ditu “American Passenger Rolling Stock” kongresuan

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako bere garapenak aurkeztuko ditu “American Passenger Rolling Stock” kongresuan

17-03-2016

DANOBATGROUPek Washington D.C.-n martxoaren 16 eta 17an egingo den American Passenger Rolling Stock 2016 kongresua babestuko du beste batzuekin batera. Kongresu hau batetik aktiboak nola aplikatu aztertzean oinarrituko da, eta baita konponketa egokia egiteak duen garrantziaz kostuei eustsi ahal izateko, geldialdiak murrizteko eta fidagarritasuna hobetu ahal izateko.

Ander Azkarate, trenen sektorerako garapenen ikerketa eta berrikuntza departamentuko arduraduna izango da enpresak tren sektoreko proiektu berri bati aurre egiterakoan eskaintzen duen metodologia azalduko duena, eta baita makinaz hornitzea baino  haratago joatea izaten dela beti helburu.

DANOBATGROUP garraio eta logistika sektoreko mantenuaren ardunaldietan egongo da

16-02-2016

DANOBATGROUPek tren sektorerako garapenak erakutsi ditu AEMk antolatutako edizio berri honetan.

Jardunaldi hauek oso garrantzitsuak bilakatu dira esperientziak trukatu eta mantenu arloan dagoen ezagutza handitzeko aukerak direla eta.

Egoitz Aranzadi izan da DANOBAT soluzioak erakusteko arduraduna jardunaldi hauetan. Jardunaldiak otsailaren 9 eta 10ean izan ziren Madrilen. Aranzadik DANOBATek tren sektorean proiektu berri bat garatzeko orduan erabiltzen duen metodologiaren azterketa egin zuen, enpresak soluzioak eskaintzerako orduan balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen egiten duen ahalegin handia azpimarratuz.

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Londresko ROLLING STOCK FLEET MAINENANCE kongresuan

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Londresko ROLLING STOCK FLEET MAINENANCE kongresuan

04-12-2015

DANOBATGROUP da abenduaren 9tik 10era Londresen egingo den Rolling Stock Fleet Maintenance kongresuaren babesletako bat.

Tren sektorerako ikerketa eta berrikuntza sailaren arduradun Ander Azkarateren esku egongo da tren sektorerako proiektu berri bati ekiteko unean enpresak eskaintzen duen metodologiaren azalpena, bai eta enpresa beti makina emate hutsetik haratago joaten saiatzen dela esatea ere.