Tag-ak - Red dot

SORALUCEk Red Dot 2016 saria jaso du

SORALUCEk Red Dot 2016 saria jaso du

08-04-2016

SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makinak diseinuaren kalitatearen nazioarteko errekonozimendua jaso du, diseinuaren inguruko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuenean bere diseinuaren bikaintasuna erakutsi ondoren.

SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makina 5.214 hautagairen zifra errekorraren gainetik nabarmendu zen –hautagaiak 57 herrialdetakoak ziren–, eta irabazitako saria Red Dot: 2016ko Produktuaren Diseinua izan zen, aurtengo produkturik onenen artean aitortuta.

Red Dot sariko epaimahaia 41 diseinatzaile aditu independente, diseinuko irakasle eta kazetari espezializatuk osatu zuten, eta hautagaitza guztiak zuzenean eta bertatik bertara eztabaidatu zituzten, sari ospetsu horren arau zorrotzen arabera.