
DANOBATGROUPek Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak
17-04-2015DANOBATGROUPek bere bi produktu marken, hau da DANOBATeta SORALUCE marken azken aurrerapen eta teknologiak erakutsiko ditu CIMT 2015ean, makina erreminta arloko Txinako nazioarteko erakustazokaren 13. edizioan.
DANOBATGROUPek E2 pabilioiko 201 estandean ondorengo makinak jarriko ditu ikusgai: zutabe mugikordun fresaketa eta mandrinaketarako neurri handiko SORALUCE FXR 16000-W , barneak eta erradioak artezteko DANOBAT-OVERBECK artezteko makina, IRD modeloa, eta DANOBAT hobidun tornua trenen errodadura eta trenetarako balaztatzeko diskoen mantentze lanetarako. Era berean, estandean maketa bat ere izango da muntatutako ardatzen fabrikazioa, ikuskapena eta muntaketarako giltza eskura proiektuaren xehetasunak ikusteko. Proiektu hau India Railways-erako egiten ari da eta guztira 15 ekipo ditu, ardatzak eta gurpilak mekanizatzeko makina, osagaiak manipulatzeko robot sistema bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa, besteak beste. Honekin guztiarekin batera beste produktu batzuei buruzko informazio zehatza ere emango da: artezteko makinak, tormuak, fresatzeko-mandrinatzeko makinak, puntzonatzeko makinak, tolesteko makinak, laser bidezko ebaketako makinak eta trenen sektorea eta oil&gaserako giltza eskura soluzioak.