Tag-ak - Quality innovation of the year 2015

“Quality Innovation of the year” saria SORALUCEren DAS sistemarentzat

28-01-2016

SORALUCEren DAS sistemak makina-erremintaren sektorearen iraultza ekarri du, izan ere, sistemari esker mekanizazio prozesuan chatterrak agertzeko arriskua gutxitzen da eta, ondorioz, makinaren ebaketa ahalmena %300 handitzen da.

Atzo, urtarrilaren 27an, SORALUCEren DAS sistemak (Dynamics Active Stabilised) “Quality Innovation of the Year 2015” saria eskuratu zuen enpresa handien kategorian.Sarien banaketa Tallinnen egin zen, Estonian, eta bertan egon ziren SORALUCEko zuzendari gerente Rafael Idigoras, Iker Mancisidor doktorea, zeina IK4-IDEKOn, DANOBATGROUPen zentro teknologikoan, Dinamika eta Kontroleko ingeniaria den, Fernando Sierra, Euskaliteko zuzendaria eta Fernando García Casas, Espainiako Enbaxadorea
Estonian.

SORALUCEk 2015eko Quality Innovation of the Year saria irabazi du

SORALUCEk 2015eko Quality Innovation of the Year saria irabazi du

15-12-2015

SORALUCE, A&B Laboratorios, TKNIKA, Vicomtech, Colegio Urkide Ikastetxea eta Osakidetza izan dira Euskadin 2015eko Quality Innovation of the Year saria irabazi dutenak. Enpresa hauek gainera Europako 2015eko Quality Innovation of the Year sariketan finalista ere aurkeztuko dira 2016ko urtarrilean Tallinnen (Estonia) aukeratuko delarik irabazlea. Lehiaketa Finlandian sortu zen 2007an produktuen, prozesuen, erakundeen eta bestelakoen arloan berrikuntzaren sorrera eta garapena sustatzeko helburuarekin. Besteak beste, herrialde hauek parte hartzen dute; Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria, Israel eta Euskaliten bitartez, Euskal Herria.

Rafael Idigorasek, SORALUCEko zuzendari nagusiak saria jaso zuen azaroaren 11an Euskalduna Jauregian antolatu zen ekitaldian.