Tag-ak - Modular quill

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

SORALUCEk bere belaunaldi berria aurkeztu du osorik, Alemanian duen bikaintasun zentroan

18-11-2016

Makina-erremintaren fabrikatzaile europarrak, zeina fresaketan, mandrinaketan eta torneaketan aditua baita, bere balio erantsi handiko proposamen teknologikoa aurkeztu zuen bere Technology Days ekitaldiaren 6. edizioan, enpresak Limburgen duen BIMATEC SORALUCE Bikaintasun Zentroaren 25. urteurrena ospatzen ari zen une berean.

Europako, Amerikako eta Asiako 800 bezero baino gehiagoren asistentziarekin, SORALUCEk bere azken berrikuntzak eta garapenak aurkeztu zituen, benetako mekanizazio baldintzetan. Horretarako, Bira Teknologiko bat egin zuen, non fresaketarako, mandrinaketarako eta askotariko funtzioetarako 9 makina erakutsi zituen. Biran zehar, zuzeneko erakusketak egin ziren makina bakoitzaren ahalmenak azaltzeko, eta duela gutxi Quality Innovation of the Year eta Best of Industry Award sariak eskuratu dituen DAS teknologiaren erabileraren adibide ikaragarriak eta tresneriarako DAS berritzailea erakutsi ziren.

SORALUCE garapenak Leipzigeko INTEC 2015 erakustazokan daude erakusgai otsailaren 24tik 27ra

SORALUCE garapenak Leipzigeko INTEC 2015 erakustazokan daude erakusgai

26-02-2015

Azken SORALUCE garapenak INTEC 2015 Industriarako Teknologi, Makina Erreminta eta Ekipamendu Berezien Nazioarteko Azokan daude erakusgai, otsailaren 24tik 27ra Leipziger Messen (Leipzig, Alemania).

SORALUCEren soluzioak bere tokiko filialaren bidez aurkeztu dira, BIMATEC SORALUCE Zerspanungtechnologie GmbH; 5. Pabiloiko C04 Standean. Bertan bankada finkodun SORALUCE TR-35 fresatzeko makina eta MODULAR QUILL kaina modular irteera(mundu mailako patentea) daude erakusgai.

FAGOR ARRASATEk dimentsio handiko prentsa buruen mekanizazio prozesua hobetu du, zutabe mugikorreko SORALUCE fresatzeko eta mandrinatzeko makinari esker

27-06-2014
FAGOR ARRASATE mundu mailako espezialista da deformazio bidezko makina erreminten diseinuan, fabrikazioan eta hornikuntzan; prentsa eta estanpazio sistema osoetatik txapa metalikoak fabrikatzeko, prozesatzeko edo mozteko lineatara edo txapazko pieza konplexuak fabrikatzeko linea berezi osoetara. …