Tag-ak - Metalmadrid

DANOBAT, GOIMEK eta LATZek METALMADRID 2018 erakustazokan hartuko dute parte irailaren 26tik 27ra bitartean Madrid hirian

26-09-2018

METALMADRID Espainiako zentroan sektore industrialean egiten den azoka bakarra da.

METALMADRID azken berrikuntzak eta ezagutzeko eta merkatuko tendentzien inguruan informazioa jazotzeko modurik onena da. Gainera, zuzeneko erakustaldiak eta produktu edo/eta zerbitzuei buruzko aurkezpenak egiten dira.

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

16-09-2018

Irailaren 26an eta 27an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

28-10-2016

Azaroaren 16an eta 17an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren bederatzigarren edizioan egongo dira erakusketari gisa.

AB28 standean egongo dira, arlo hauetan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakusten:

Xafla eraldaketarako soluzioak:

DANOBATeko xafla eraldaketarako dibisioak metalen eraldaketarako soluzioetan dituen azken nobedadeak aurkeztuko ditu; besteak beste, makinen eskaintza zabala erakutsiko du LB modeloko lerro berria ere. Soluzio berri honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta produktubitatea asko handitzea, makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.

DANOBATen sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen dira; beraz, DANOBATek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.

DANOBATGROUP garraio eta logistika sektoreko mantenuaren ardunaldietan egongo da

16-02-2016

DANOBATGROUPek tren sektorerako garapenak erakutsi ditu AEMk antolatutako edizio berri honetan.

Jardunaldi hauek oso garrantzitsuak bilakatu dira esperientziak trukatu eta mantenu arloan dagoen ezagutza handitzeko aukerak direla eta.

Egoitz Aranzadi izan da DANOBAT soluzioak erakusteko arduraduna jardunaldi hauetan. Jardunaldiak otsailaren 9 eta 10ean izan ziren Madrilen. Aranzadik DANOBATek tren sektorean proiektu berri bat garatzeko orduan erabiltzen duen metodologiaren azterketa egin zuen, enpresak soluzioak eskaintzerako orduan balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen egiten duen ahalegin handia azpimarratuz.