Tag-ak - Mc-suite

SORALUCEk MC-SUITE proiektu europearra garatzeko sortu den partzuergoan parte hartzen du

SORALUCEk MC-SUITE proiektu europearra garatzeko sortu den partzuergoan parte hartzen du

24-06-2016

Proiektu honek europako fabrikazio-sektorearen gaitasuna handitzea du helburu, programatutako prozesuaren eta pieza errealaren arteko desfasea murriztuz

MC-SUITE proiektuak belaunaldi berri bat proposatzen du Informazio eta Komunikazioko Teknologietan (ezagunak IKT bere siglengatik), eta horrek ahalbidetuko du prozesuak simulatu eta tresnak optimizatzea neurketa fisiko eta kontrol zehatz bati esker. Era horretan, murriztu egingo da egun dagoen atalasea prozesu birtualen eta fabrikazio-prozesuaren artean.

Informazio eta Komunikazioko Teknologien (IKT) arloko aurrerapenak gure eguneroko bizitzak iraultzea lortzen ari dira. Aitzitik, fabrikazioaren sektoreak ez du lortu oraindik potentzial izugarri hori topera baliatzea. MC-SUITE proiektuaren azken helburua da iraultza berri horren ateak irekitzea fabrikazio-tailerrei. Egia esan, MC-SUITE proiekturako partzuergoak bete-betean sinesten du IKT errealek eragin izugarria izan dezaketela produktibitatean, euroapako enpresen gaitasuna eta esperientzia handituz; partikularki Enpresa Txiki eta Ertainena.