Tag-ak - Laser bidezko ebaketa makina

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

17-04-2017

Berriro ere DANOBATGROUP  Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBAT eta SORALUCEenpresen soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, eta piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa eskaintzea ahalbidetuta); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

Metalloobrabotka 2015 Moskun

DANOBATGROUPek Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan DANOBAT eta SORALUCE produktuak jarriko ditu ikusgai maiatzaren 25tik 29ra bitartean

21-05-2015

DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2015ko maiatzaren 25tik 29ra bitartean. DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCE marken berrikuntzak emango ditu ezagutzera bai artezketatorneaketafresaketa-mandrinaketaebaketa eta zulaketapuntzonaketatolesketa eta laser bidezko ebaketan 3. Pabilioiko B90 standean.

Metalloobrabotka nazioarteko erakustazoka Errusiako ekonomiaren garapen berritzailerako aurrekaririk gabeko goi mailako teknologiadun produktuen iturri da. Ingeniaritza errusiarrean teknologia aurreratuko teknologia arloko soluzioak sartuz, erakustazoka honek batetik Errusiako ekonomia berritzailea bultzatzen du, eta bestetik punta-puntako garapen teknologikoak produktu bilakatzeko transformazioa eta industriaren sektore guztietan aplikatzea azkartzen du.

DANOBATGROUPek apirilaren 22tik 27ra bitartean Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

DANOBATGROUPek Pekineko CIMT 2015ean ikusgai jarriko ditu bere makinak

17-04-2015

DANOBATGROUPek bere bi produktu marken, hau da DANOBATeta SORALUCE marken azken aurrerapen eta teknologiak erakutsiko ditu CIMT 2015ean, makina erreminta arloko Txinako nazioarteko erakustazokaren 13. edizioan.

DANOBATGROUPek E2 pabilioiko 201 estandean ondorengo makinak jarriko ditu ikusgai: zutabe mugikordun fresaketa eta mandrinaketarako neurri handiko SORALUCE FXR 16000-W , barneak eta erradioak artezteko DANOBAT-OVERBECK artezteko makina, IRD modeloa, eta DANOBAT hobidun tornua trenen errodadura eta trenetarako balaztatzeko diskoen mantentze lanetarako. Era berean, estandean maketa bat ere izango da muntatutako ardatzen fabrikazioa, ikuskapena eta muntaketarako giltza eskura proiektuaren xehetasunak ikusteko. Proiektu hau India Railways-erako egiten ari da eta guztira 15 ekipo ditu, ardatzak eta gurpilak mekanizatzeko makina, osagaiak manipulatzeko robot sistema bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa, besteak beste. Honekin guztiarekin batera beste produktu batzuei buruzko informazio zehatza ere emango da: artezteko makinaktormuakfresatzeko-mandrinatzeko makinakpuntzonatzeko makinaktolesteko makinaklaser bidezko ebaketako makinak eta trenen sektorea eta oil&gaserako giltza eskura soluzioak.

Zuntzezko laser bidezko ebaketak egiteko makina DANOBAT biltegiratzeko sistemarekin

DANOBATek zuntzezko laser bidezko ebaketak egiteko makina instalatu du Italian

20-02-2015

DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak zuntz bidezko ebaketarako (1500x4000 mm) sistema automatikoa ezarri du Italiako KAER INDUSTRIAL VENTILATION S.R.L, enpresan Pavia inguruan, Milandik hurbil.

KAER INDUSTRIAL VENTILATION SRL aireztapena, aspirazioa eta sukalde industrialetarako osagaiak fabrikatzera dedikatzen da, eta instalazio berri honekin merkatuan duen kokapena indartzea espero du. Instalatutako DANOBAT makina honek zuntzezko laser bidezko ebaketa sistema du, biltegiratzeko 15 puntuko sistemarekin eta xaflaren karga eta deskarga. Laser bidezko ebaketa makinaren automatizazio honek makina sistema autonomo egiten du, eta langilearen laguntza txikia eskatzen du. Xafla automatismoen bidez biltegiratzearen helburua espazioa aurreztea da batetik, eta bestetik, kolan dauden formato ezberdinak prozesako gaitasuna makina gelditu gabe.

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan

13-06-2014
DANOBATGROUP Errusiak Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko 15. erakustazokan hartuko du parte 2014ko ekainaren 16tik 20ra bitartean. DANOBATGROUPek makina erreminta eta fabrikazio prozesuetako bere azkeneko berrikuntzak aurkeztuko ditu 3. pabilioiko…