
Industriako fabrikazioan aplikatutako ikerketa bultzatzeko TECNUNek egindako proiektu bat saritu du DANOBATGROUPek
21-02-2018- Nafarroako Unibertsitateko Goi mailako Ingeniaritza Eskolako ikasle talde batek makina-erreminten fabrikatzailearen aitortza eskuratu du.
- Saritutako azterketa industrian erabiltzekoak diren osagaien mekanizazioaren automatizazioari buruzkoa da.
Ikerketa teknologikoa eta fabrikazio aurreratuko prozesuetako berrikuntza bultzatzea da DANOBATGROUP enpresa taldearen helburuetako bat, eta, horren haritik, enpresa taldeak Tecnun; Nafarroako Unibertsitateko Goi mailako Ingeniaritza Eskolan Industri Ingeniaritzako Masterra egiten ari diren ikasle talde batek egindako industri garapeneko proiekturik hoberena saritzen du urtero.