Tag-ak - Imtex

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2017 azokan parte hartuko du, Indian

26-01-2017

IMTEX 2017 Indiako makina-erremintaren azokarik garrantzitsuena da eta DANOBATGROUP bertan egongo da torneaketan, artezketan eta fresaketan DANOBAT eta SORALUCEk egindako azken garapen eta teknologiak aurkezten.

Azokaren edizio honetan, DANBATGROUPek bereziki azpimarratuko ditu hainbat industriatara zuzendu dituen azken garapenak, industria hauetarako esaterako:

DANOBATGROUPek xafla transformaziorako azkeneko garapenak aurkeztuko ditu Indiako IMTEX FORMING 2016 erakustazokan

DANOBATGROUPek xafla transformaziorako azkeneko garapenak aurkeztuko ditu Indiako IMTEX FORMING 2016 erakustazokan

15-01-2016

Xafla transformaziorako azkeneko garapenak  Bangaloreko IMTEXT FORMING erakustazokako B106 Stand-eko 2 Hallean egongo dira ikusgai urtarrilaren 21etik 26ra bitartean.

Kasu honetan DANOBATGROUPek Indiako merkatuan zuntz bidezko laser ebaketa sistema berria aurkeztuko du DANOBAT xafla bobinatik abiatuta, helburu nagusia prozesatu beharreko materialean aurreztu eta ekoizpena handitzea izanik makinaren denbora hilen murrizketatik abiatuta. Ekoizpen altuko makina bat da zuntzaren teknologiak eskaintzen dituen abantailak laser bidezko ebaketara aplikatuta konbinatzen dituena (efizientzia, abiadura, moldaerraztasuna, mantenimendu minimoa etab.) bobina metalikoak erabiltzearen ondorengo abantailekin (%15era arteko aurrezpena materialaren kostuan eta xaflaren aprobetxamendu hobea).

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX 2015 erakustazokan jarriko ditu ikusgai bere makinak urtarrilaren 22tik 27ra bitartean

DANOBATGROUPek Bangaloreko IMTEX jarriko ditu makinak urtarrilaren 22tik 27ra

15-01-2015

DANOBATGROUP Indiak azkeneko DANOBAT eta SORALUCE aurrerapen eta teknologiak erakutsiko ditu 4. pabilioiko B-110 standean, Indiako IMTEX 2015 makina erremina erakustazokako 17. edizioan.

DANOBATGROUPek SORALUCE FP-6000 fresatzeko-mandrinatzeko makina jarriko du erakusgai. Makina honek luzetarako 6000 mm-ko ibilbidea du, 3200 mm-ko ibilbide bertikala eta 1500 mm-ko ibilbide transbertsala. Buru ortogonala du 1ºx1º bakoitzean indexatu daitekeena, 37 kW-eko motorra 4000 bira egiten dituena minutuko, eta 20 posizioko erreminta biltegia. Torneaketa bertikaleko SORALUCE VTC 6000 zentroaren maketa bat ere egongo da ikusgai, eta baita India Railways-erako egiten ari den fabrikazio, ikuskapen eta ardatzen muntaketako giltza eskura lerroaren proiektuko maketa, 15 ekipo dituena eta horien artean ardatzak eta gurpilak mekanizatzeko makinez gain robot sistema bat osagaien manipulaziorako eta lerroaren kotrol integraturako gailu informatikoa. Horrrekin guztiarekin batera oil & gas, aeroespaziala, energia, ekipo ondasunak eta azpikontratazio tailerrei buruzko informazio zehatza ere emango da eta artezturiko aplikazio pieza batzuk ere egongo dira erakusgai.

DANOBATGROUPek abenduaren 9-10ean Londresen egingo du “Rolling stock

05-12-2014

Ekitaldiaren helburu nagusia da CBM aplikazioa optimizatzea helburu duten TOC eta ROSCOak erakusteko soluzio praktikoen berri ematea, Europa osoko mantentze programak modernizatze aldera. DANOBATGROUPek hitzaldi bat emango du, baldintzetan oinarritutako mantentze lanetarako DTR-25 bogieen saiakuntza banku dinamikoa aurkeztuta . Errodaduren fidagarritasuna eta erabilgarritasuna areagotzeko eta segurtasun arriskuak arintzeko beste aukera bat da, bai eta mantentze lan horien kostuak txikitzeko ere.