
DANOBATGROUPek industria digitalaren alde egin duen apustua aurkeztu du Makina-erremintaren Kongresuan
25-10-2017DANOBATGROUPek, makina-erreminten eta sistema aurreratuen fabrikatzaileak, presentzia nabarmena eduki du egun hauetan Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egiten ari den Makina-erreminten eta Fabrikazio Aurreratuaren Kongresuan.
Gaur eman zaio hasiera hitzorduari eta ostiralera arte luzatuko da, eta bere asmoa da fabrikazioaren sektorearen joeren berri ematea. Aurten, berriz, arreta berezia egingo zaio ekoizpen prozesuen digitalizazioari.