DANOBAT-OVERBECK, DANOBATGROUP taldeko parte denak, piezen kanpoaldeak eta barrualdeak arteztu eta hariztatzeko soluzio berri bat garatu du. Makinaren izena ID-400 L da, eta doitasun eta malgutasun handiz egiten ditu lan horiek. Ekipamendu berritzailea buruen ardatz, erreminta-etxeen ardatz eta torlojuen kokalekuetarako pentsatuta dago bereziki.
Artezteko makina hau Herborneneko (Alemania) instalazioetan diseinatu da, eta 1.300 mmko luzera ere duten piezekin erabili daiteke (luzetarako OD/ID maximoa 280 mm-koa izanik). Horrez gain, 400 mm-ko diametroak artezten uzten ditu, 350 Kg ere dituen piezetan.