
Oil&gas-era zuzendutako DANOBAT garapenak Texas-eko HOUSTEX erakustazokan
06-02-2015DANOBATGROUPek azkeneko DANOBAT teknologia eta garapenak jarriko ditu ikusgai Texas-eko HOUSTEX erakustazokako 1449 standean otsailaren 26tik 28ra bitartean.
Sektorerako beste soluzio batzuen artean tutuak mekanizatzeko DANOBAT TTB tornu horizontala izango da. DANOBAT TTB tornuaren ezaugarrietako bat makinaren zurruntasuna da eta torneaketa eta hariztaketa operazioetan txirbila begien bistatik desagertaraztea da. Horretaz gain, makinak karga/deskarga sistema ere izan dezake barneratua, posizionamendu kanalak, erreminta zehatzetarako soluzioak, mekanizazio prozesuak, CNC programazioa eta langileentzako formazioa bezero bakoitzaren behar zehatzei erantzuteko.