
Lymington Precision Engineersen ahalmena handituta, DANOBATen lan astunetarako artezteko makinarekin
09-05-2016Lymington Precision Engineersek, bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar, erakunde ´proaktiboa’-ren ospea irabazi du eta 50 milioi libera esterlinako negozio bolumena izateraino hazi da, pertsonetan eta fabrikazio teknologietan bideratutako inbertsioak egitearen ondorioz. Orain, PLC Seniorren babespean dihardu LPEk, bere Flexonics Dibisioko kidea den heinean, eta inbertitzen jarraitzen du, dibertsifikatuz eta petrolio eta gasaren, telekomunikazioen, industria aeroespazialaren eta lur eta itsasoko sistemen eta sistema nuklear eta ontzigintzakoen defentsaren sektoreetan dituen bezeroei zerbitzatzeko dituen ahalmenak handituz.
Azken 12 hilabeteetan, LPEk, jada ISO 14001 eta 18001 egiaztagiriak dituenak eta AS9100 egiaztagiria lortzeko lanetan ari denak, bigarren fabrikazio planta ireki du. Planta berriarekin 2.787 m2 gehiago ditu, eta orain 11.214 m2 ditu guztira fabrikaziorako, hau da, neurri handiko piezen proiektuak bolumen txikietan kudeatzeko ahalmen handiagoa dauka, 4 m-ra arteko luzera duten piezak lantzeko gai diren makinekin, eta gai da, baita ere, bolumen handiagoko lanak egiteko mekanizazio malgurako dituen bi sistemetan. Lan guztia goi mailako teknologiakoa eta balio erantsi handikoa izatea da joera, mekanizatzen zailak diren eta perdoi justuak dituzten materialak landu ohi baitira. Planta berriak bere azken inbertsiorako tenperatura espezifikoki kontrolatuta duen ingurune bat dauka: makina erreminta bat, zehazki, DANOBAT HG-72 makina, lan astunetarako artezteko makina unibertsala. Makina horrek 3000 mm ditu puntuen artean eta 640 mm-ra arteko diametroak arteztu ditzake, 1,5 tona arteko pisua duten piezetan. Bere B ardatzari esker, CNC bidez kontrolatutako motorra txertatuta du eta makinak askotariko artezte lanak egin ditzake, baita barrualdeak, kanpoaldeak eta hariak arteztea ere. Makinaren harri-burua 45 kW-ko motor batek eragiten du eta 45m/s-ko abiadura periferikoak sortzen ditu. Harriaren gehienezko diametroa 610 mm-koa da.