
DANOBATek neurri handiko piezak mekanizatzeko bi artezteko makina garatu ditu, Grupos Diferenciales enpresarentzat
19-10-2016DANOBATek aldakortasun handiko bi makina garatu ditu artezteko, Grupos Diferenciales enpresa arabarrarentzat. Artezteko makina horiekin neurri handiko piezak torneatu, arteztu eta neurtu daitezke, oso prozesu eraginkorraren bitartez eta kalitaterik handiena bermatuta.
Erronka
Grupos Diferenciales enpresa arabarra transmisio mekanikoetarako engranaje aurreratuetan espezializatuta dago, besteak beste automobilgintzan, itsasoko garraioan, trengintzan edo aeronautikan erabiltzeko, eta teknologiko aurreratuak diren eta balio erantsi handia duten lanak egiten ditu mekanizatzen zailak diren eta perdoi zorrotzak dituzten materialak erabiliz.
Bere efizientzia eta lehiakortasuna areagotzen utziko dioten soluzio teknologikoak bilatzen ari da etengabe, eta etengabeko bilaketa horretan beharrezkoa zuen soluzio malguak, egokikorrak eta kustomizazio maila handikoak aurkitzea, piezak behin lotuta bukatu ahal izateko.