Tag-ak - Fxr-w

SORALUCEk berrikuntzak eta garapen teknologiko abangoardistak aurkeztu ditu Technology Days 2015 jardunaldietan

SORALUCEk berrikuntzak eta garapen teknologiko abangoardistak aurkeztu ditu Technology Days 2015 jardunaldietan

23-11-2015

SORALUCEk Technology Daysen bosgarren edizioa antolatu du bere Bikaintasun Zentroan, BIMATEC SORALUCEn, 2015eko azaroaren 17tik 21era. Bertan, SORALUCEren azken teknologia eta garapenak probatu ziren mekanizazio egoera errealetan, eta nabarmendu behar dira SORALUCEren azken belaunaldiko produktuak, DAS sistema berritzailea (Dynamics Active Stabiliser) eta 4.0 Industrian dauden azken berritasunak.

SORALUCE Home of Innovation gisa finkatu da makina-erreminta goitik behera aldatuko duten kontzeptu berriekin

SORALUCE Home of Innovation gisa finkatu da makina-erreminta goitik behera aldatuko duten kontzeptu berriekin

01-10-2015

Markak egindako apusturik gizatiartuena, seguruena eta errentagarriena aurkeztuko du EMOn. SORALUCEk makina-erreminta sektorearen berrikuntzaren abangoardian jarraitzen du. Ekoizle europarrak horrela erakutsiko du beste behin ere Milango EMO Nazioarteko Azokan mekanizaziorako dituen soluzio aurreratu berriak aurkeztuko dituelarik. Horrela, Home of Innovation gisa finkatu da, SORALUCEren esperientzia zabala, euskarri teknologiko handia eta bezeroen iritziak kontuan hartzen dituen kontzeptua izanik.

Horrela bada, diseinuaren kontzeptu berria txertatzearen ondorioz merkatua goitik behera aldatuko duen makina sorta sortu du, langileen beharrei erantzuna ergonomia eta segurtasun handiagoarekin emateko.

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

07-09-2015

DANOBATGROUPek bere bi produktu marketako, DANOBAT eta SORALUCE, teknologiarik aurreratuenak izango ditu ikusgai mundu mailan bi urtean behin egiten den makina erreminta erakustazokarik garrantzitsuenean. EMO 2015 erakustazoka hau Milanen egingo da urriaren 5etik 10era bitartean.

Erakustazoka honen garrantziaz jabetuta DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCEren berrikuntza eta produkturik aipagarrienak erakutsiko ditu hiru stand ezberdinetan, non azken generazioko teknologiarekin bi marka hauek duten konpromisoa erakutsiko den eskakizun maila altua duten sektoreei zuzendutako azkeneko soluzioekin.