
SORALUCEk PXG-19000-W aurkeztu du, gantry multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa
27-01-2017Tamaina handiko osagarrien mekanizazioak oso gaitasun espezifikoak eskatzen ditu, eta makinek merkatuan lehiatzeko behar diren doitasun, produktibitate eta fidagarritasun maila handienak bermatu behar dituzte.
Ehunka tona pisatzera iritsi daitezkeen mota horretako pieza handiekin, tolerantzia ehundarrez gain, gaur egun, makina gai izan behar da oso konplexuak diren mekanizazio lanak egiteko, ahalik eta gehien murriztuz lotualdi kopurua, ziklo-denbora, zein balizko akatsak.Makinak erantzun egin behar die multiataza eta moldaerraztasun eskaerei, eta ekidin, askotariko lotualdiak edo pieza makinatik makinara ibiltzea.