Tag-ak - FP-16000

DANOBATGROUPeko zehaztasun handiko mekanizazio negozioa MIDEST 2016 erakustazokan izango da

DANOBATGROUPeko zehaztasun handiko mekanizazio negozioa MIDEST 2016 erakustazokan izango da

04-11-2016

DANOBATGROUPeko kide den GOIMEk Koop. E.k, zehaztasuneko mekanizazio lanetan eta mekanizatu handietan espezializatuta dagoenak MIDEST 2016ko E97 standean jarriko du ikusgai bere eskaintza, urtero Parisen egiten den mundu mailako industria azpikontratazioko erakustazoka garrantzitsuenetarikoan hain zuzen ere.

Erakusketa hau oso garrantzitsua da negozio unitate honentzako Frantzia hurbiltasunagatik eta eskaintzen duen zerbitzu motagatik esportaziorako merkatu naturala baita. Era berean, erakustazoka hau aukera ona izango da Frantziako aeronautika merkatuan kokapena indartzeko aeronautika merkatua baita merkatu nagusia mekanizazio arinean, eta mekanizazio astuna garatzeko merkatua ere bai, batez ere equipo ondasunen sektoreari dagokionean.

GOIMEKek bere mekanikazio ahalmena handitu du, SORALUCEren multiataza batekin

GOIMEKek bere mekanikazio ahalmena handitu du, SORALUCEren multiataza batekin

30-09-2016
  • Estrategikoki, enpresa sektore zorrotzetako pieza estrategikoen mekanizaziorako prozesu aurreratuak eskaintzearen aldeko apustua egiten ari da, bezero bakoitzaren premietara egokitutako soluzio pertsonalizatuak diseinatuz, eta apustu estrategiko horren zatia da inbertsio hau.
  • Makinen parkea handitzea da 4.0 fabrikazioaren aldeko apustuaren beste elementu bat, zeinaren bidez ekipo guztiak elkarrekin konektatuta egotea bilatzen baita, balio erantsi handiko piezen gero eta eskaera handiagora modu malguagoan egokitzeko.

GOIMEKek, DANOBATGROUPen barruan dagoen eta doitasunezko mekanizazio lanetan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoen enpresa baita, SORALUCE FS-16000 azken belaunaldiko mekanizazio zentro multiataza erosi du, eta erosketa horrekin produkzio ahalmen gehiago edukiko du.

Erosketa berri horri esker, kooperatibak egun dituen produkzio ahalmenak handituko ditu eta, horrez gain, gaur egun duen kalitate zerbitzua indartuko du doitasun handia behar duten piezetan. Era berean, inbertsioarekin egun dituen ahalmen sorta zabaldu ahal izango du, eta artezketa eta fresaketaz gain torneaketa eragiketak ere eskaini, izan ere, orain arte enpresaren makina parke zabalean ez zen teknologia berri hori eskaintzen.