SORALUCEk 2015eko Quality Innovation of the Year saria irabazi du
15-12-2015SORALUCE, A&B Laboratorios, TKNIKA, Vicomtech, Colegio Urkide Ikastetxea eta Osakidetza izan dira Euskadin 2015eko Quality Innovation of the Year saria irabazi dutenak. Enpresa hauek gainera Europako 2015eko Quality Innovation of the Year sariketan finalista ere aurkeztuko dira 2016ko urtarrilean Tallinnen (Estonia) aukeratuko delarik irabazlea. Lehiaketa Finlandian sortu zen 2007an produktuen, prozesuen, erakundeen eta bestelakoen arloan berrikuntzaren sorrera eta garapena sustatzeko helburuarekin. Besteak beste, herrialde hauek parte hartzen dute; Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria, Israel eta Euskaliten bitartez, Euskal Herria.
Rafael Idigorasek, SORALUCEko zuzendari nagusiak saria jaso zuen azaroaren 11an Euskalduna Jauregian antolatu zen ekitaldian.