Tag-ak - Euroblech

DANOBATEK Euroblech-en erakutsiko du zuntz laser bidezko ebaketa-sistema berria, xafla bobinatik abiatzen dena

DANOBATEK Euroblech-en erakutsiko du zuntz laser bidezko ebaketa-sistema berria, xafla bobinatik abiatzen dena

06-10-2016

DANOBATen xafla dibisioa presente egongo da datorren EUROBLECH erakuzazokan-en , eta bertan aurkeztuko du zuntz laser bidezko bere ebaketa-sistema berria, bobina metaliko bidez elikatzen dena. Soluzio berri horren helburu nagusia da aurrezpen garrantzitsu bat lortzea prozesatzen den materialean eta produktibitatea nabarmen handitzea makinaren hutsarteak murriztuta.

Produktibitate altuko soluzio bat da, primeran konbinatzen dituena laser bidezko mozketari aplikatutako zuntz-teknologiaren abantailetako bakoitza (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, mantentze-lan minimoa, etab...) bobina metalikoak erabiltzeak dakartzan abantailekin (%15era arteko aurrezpena material kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa, aldi berean pieza mota desberdinak mozteko aukerarekin).

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

05-02-2016

DANOBATGROUPek diseinu kontzeptuala eta zehaztasuneko ingeniaritzako proiekturik onenaren saria entregatu du TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleen artean. Proiektu honen garapena erronka praktikoa izan da beraien ezagupenak garatu eta praktikan jartzeko aukera izan duten 33 ikasleentzat Makina ERreminta sektorerako balio teknologikoa duena artezteko makina baten Diseinua eta Zehaztasuneko ingeniaritza arloan.

Ekimen hau DANOBATGROUP eta TECNUNek joan zen abenduan sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren barne kokatzen da, eta harreman honen bidez heziketa teorikoa egoera erreal batean oinarritutako proiektu eta esperientziekin konbinatzea da azken helburua. Unibertsitatea eta enpresa eskutik helduta doaz etorkizuneko ingeniariei Ikerketa eta Industria arloan garatutako jarduerak erakutsiz eta kualifikazio maila altuaren beharraz eta beste hainbat konpetentziaren beharraz ohartaraziz Makina ERreminta sektoreko etorkizunera begirako erronketan parte hartzeko eta arrakastaz eramateko aurrera.

DANOBATGROUP Errusiak Moskuko Metalloobrabotka erakustazokan

13-06-2014
DANOBATGROUP Errusiak Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko 15. erakustazokan hartuko du parte 2014ko ekainaren 16tik 20ra bitartean. DANOBATGROUPek makina erreminta eta fabrikazio prozesuetako bere azkeneko berrikuntzak aurkeztuko ditu 3. pabilioiko…

Tornu bertikalaren inguruko nobedadeak Danobateko Jardunaldi Teknikoetan

07-11-2011
Duela hilabete batzuk egindako jardunaldi teknikoetan, Danobat Tornu Bertikalak bere ateak ireki zituen VTC-H gama erakusteko. Jardunaldiotan hainbat erakustaldi ikusteko aukera izan zuten bisitariek, eta tornu bertikalen ekoizpen prozesuen azken berrikuntzak ezagutu zituzten. …