
Danobatek Hembrug holandarra erosi du merkatu berrietan posizioa indartzeko
16-09-2019-
Gaur, Hannoverren (Alemania) egiten ari den EMO azokaren baitan, euskal fabrikatzaileak eta enpresa holandarrak, gogorrean doitasunez torneatze lanetan liderra denak, erosketa akordioa egin dutela iragarri dute.
- Konpainia bien baturak, non doitasunezko fabrikaziorako soluzioen garapenean duten ‘expertisea’ konbinatzen baita, puntako eskaintza egiten dio merkatuari, Makina-erreminten sektorean duen posizionamendua indartzeko.
- Operazioa aurrera pauso bat da Danobatgroupek, fabrikatzaile gipuzkoarraren industria taldeak, dibertsifikazio sektorial eta teknologikorako zein nazioarteratzeko duen estrategiaren barruan.