Tag-ak - Danobat sheet metal

DANOBAT, GOIMEK eta LATZek METALMADRID 2018 erakustazokan hartuko dute parte irailaren 26tik 27ra bitartean Madrid hirian

26-09-2018

METALMADRID Espainiako zentroan sektore industrialean egiten den azoka bakarra da.

METALMADRID azken berrikuntzak eta ezagutzeko eta merkatuko tendentzien inguruan informazioa jazotzeko modurik onena da. Gainera, zuzeneko erakustaldiak eta produktu edo/eta zerbitzuei buruzko aurkezpenak egiten dira.

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan

16-09-2018

Irailaren 26an eta 27an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.

DANOBATek FABTECH 2018 erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 2tik 4ra bitartean Mexikoko hirian

04-05-2018

FABTECH Mexiko beste behin ere AWS Weldmex eta METALFORM Mexikorekin batera emango da. COATech ere beste behin FABTECH Mexikorekin batuko da akaberaren teknologiaren erakusketa honetan eskainitakoa oraindik ere gehiago zabalduz. Erakusketan 22.000 metro karratu baino gehiagotan 450 erakusle baino gehiago batzea espero da eta Mexiko eta Ertamerikako 10.000 bisitari baino gehiago erakarriko ditu.

DANOBATGROUP, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide

DANOBATGROUP, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide

07-06-2017

DANOBATGROUPek bigarren urtez jarraian parte hartuko du WORKinn enplegu foroan. Hitzordua ekainaren 7an eta 8an izango da, Bilbao Exhibition Center azoka esparruan, eta bere helburua da industri enpresa ezagunen eta sektoreko profesionalen arteko harremanak sendotzea.

Foroak, zeina industriako fabrikazioari lotutako beste hainbat azoka, hala nola Addit 3D eta Maintenance Bilbao, egiten ari diren une berean egingo baita, ingeniaritzako eta fabrikazioko adarretan espezializatutako talentu berriak identifikatzeko gune bat izan nahi du, baina beste zeregin ere badu, sektore pribatuaren posizionamendua bultzatzeko lekua izatea, sektore pribatua kalitateko enplegu eragilea den heinean.  

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, DANOBATGROUPek aurkeztuta

15-05-2017

Beste behin ere DANOBATGROUP erakusketari egon da Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBATen eta SORALUCEren soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa lortzen uzten dutenak); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

DANOBATek Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH 2017 erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 2tik 4ra bitartean

DANOBATek Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH 2017 erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 2tik 4ra bitartean

02-05-2017

DANOBATeko xafla transformaziorako dibisioak, NL Mexikoko Monterrey hiriko Cintermex-en egingo den FABTECH 2017 erakustazokaren 14. edizioan hartuko du parte maiatzaren 5tik 7ra bitartean.

Mexikon egingo den nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka bat izango da. DANOBAT SHEET METAL 1705-1505 estanean kokatuko da, bere agente Mexikon batera, DISMA. Bertan, DANOBAT-en puntzonatzeko makinen artean teknologikoki aurreratuena den CHROMA puntzonatzeko makina elektrikoaerakutsiko da. Lortzen dituen produktibitate eta prezisio altuei esker soluzio egokiena da ekoizpen behar handienak asetzeko. Puntzonatze kadentzi oso altuak lortzeko gai den 30 tonako motore serbo-elektriko batekin dago hornitua.

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

17-04-2017

Berriro ere DANOBATGROUP  Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBAT eta SORALUCEenpresen soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, eta piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa eskaintzea ahalbidetuta); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

28-10-2016

Azaroaren 16an eta 17an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren bederatzigarren edizioan egongo dira erakusketari gisa.

AB28 standean egongo dira, arlo hauetan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakusten:

Xafla eraldaketarako soluzioak:

DANOBATeko xafla eraldaketarako dibisioak metalen eraldaketarako soluzioetan dituen azken nobedadeak aurkeztuko ditu; besteak beste, makinen eskaintza zabala erakutsiko du LB modeloko lerro berria ere. Soluzio berri honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta produktubitatea asko handitzea, makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.

DANOBATen sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen dira; beraz, DANOBATek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.

DANOBATEK Euroblech-en erakutsiko du zuntz laser bidezko ebaketa-sistema berria, xafla bobinatik abiatzen dena

DANOBATEK Euroblech-en erakutsiko du zuntz laser bidezko ebaketa-sistema berria, xafla bobinatik abiatzen dena

06-10-2016

DANOBATen xafla dibisioa presente egongo da datorren EUROBLECH erakuzazokan-en , eta bertan aurkeztuko du zuntz laser bidezko bere ebaketa-sistema berria, bobina metaliko bidez elikatzen dena. Soluzio berri horren helburu nagusia da aurrezpen garrantzitsu bat lortzea prozesatzen den materialean eta produktibitatea nabarmen handitzea makinaren hutsarteak murriztuta.

Produktibitate altuko soluzio bat da, primeran konbinatzen dituena laser bidezko mozketari aplikatutako zuntz-teknologiaren abantailetako bakoitza (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, mantentze-lan minimoa, etab...) bobina metalikoak erabiltzeak dakartzan abantailekin (%15era arteko aurrezpena material kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa, aldi berean pieza mota desberdinak mozteko aukerarekin).

DANOBATGROUPek xafla transformaziorako azkeneko garapenak aurkeztuko ditu Indiako IMTEX FORMING 2016 erakustazokan

DANOBATGROUPek xafla transformaziorako azkeneko garapenak aurkeztuko ditu Indiako IMTEX FORMING 2016 erakustazokan

15-01-2016

Xafla transformaziorako azkeneko garapenak  Bangaloreko IMTEXT FORMING erakustazokako B106 Stand-eko 2 Hallean egongo dira ikusgai urtarrilaren 21etik 26ra bitartean.

Kasu honetan DANOBATGROUPek Indiako merkatuan zuntz bidezko laser ebaketa sistema berria aurkeztuko du DANOBAT xafla bobinatik abiatuta, helburu nagusia prozesatu beharreko materialean aurreztu eta ekoizpena handitzea izanik makinaren denbora hilen murrizketatik abiatuta. Ekoizpen altuko makina bat da zuntzaren teknologiak eskaintzen dituen abantailak laser bidezko ebaketara aplikatuta konbinatzen dituena (efizientzia, abiadura, moldaerraztasuna, mantenimendu minimoa etab.) bobina metalikoak erabiltzearen ondorengo abantailekin (%15era arteko aurrezpena materialaren kostuan eta xaflaren aprobetxamendu hobea).

DANOBAT Sheet Metalek bere 50 urteurrena ospatuko du aurten

14-12-2012
DANOBATGROUPeko xafla eraldaketako dibisioak, 1962an ekin zion bere enpresa jardunari, lagun talde txiki baten ekimenez obra zibilen eraikuntza lanetarako sortu zen sozietateari esker. Handik 6 urtera, Elgoibarko herrian zegoen tradizioarekin jarraituta, xaflen sektorerako makina erremintaren…

DANOBAT Sheet Metal-ek produktibitate handiko makinak instalatu ditu Errusian

13-07-2012
DANOBATGROUPeko xafla transformaziorako dibisioak  zizailadun puntzonatzeko makina lerro bat  eta panelatzeko makina automatiko bat instalatu ditu Errusiako Penza hirian kokatutako PPO EVT enpresan, bi makinak automatizazioa eta ekoizpen edo produktibitate maila altuarekin. PPO EVTko   zuzendari…