Artezketa zilindrikorako goreneko teknologia
22-06-2017Artezketa, piezak industrian konformatzeko metodorik garrantzitsuenetako bat da. Horrela sortutako piezen doitasun handia eta ateratzen diren gainazalen kalitate bikaina dira bere onurak. Gainera, material desberdinak mekanizatzeko prozesu ezin hobea da. Erremintetarako altzairuak edo plastikoak mekanizatu daitezke, bai eta materialik gogorrenak ere, hala nola metal gogorrak, material zeramikoak edo diamantezkoak. Horrek, ordea, eskatzen du erabilitako makinek goren-goreneko baldintzak edukitzea doitasunari dagokionez. Txantxetan, sektorean esan ohi da horretarako „µ zatitu“ beharko litzatekeela. Fabrikatzaile liderretako batekin hitz egin dugu.