
DANOBATGROUPek euskarazko hiztegi tekniko digital berritua argitaratu du
27-11-2014Badira urte batzuek DANOBATGROUP kooperatiba taldeko enpresek euskararen erabileraren aldeko planak dituztela martxan eta plan horietatik sortutako lanak argitaratu eta jende guztiaren eskura jartzen dituztela. Horien artean, aurtengo honetan berritu eta osotuta aurkezten duen makina erreminta arloko irudi zein hitzak euskaraz kontsultatzeko hiztegia. Hiztegi honek, batetik, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara kontsulta teknikoak egiteko aukera eskaintzen du. Bestetik, DANOBATGROUPen diseinatu eta ekoizten diren hainbat makinen irudiak ere agertzen dira eta irudi horietan hiztegiko hitzak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, nahi duen guztiak proposamenak egiteko aukera izango du hitzen bat ez badu aurkitu.