
DANOBATGROUPek txinako delegazioaren 25. Urteurrena ospatu du
01-07-2016Pekingo Ritz-Carlton hotelean ospatu zituen 100 lagunekin batera DANOBATGROUPek Txinako delegazioaren 25 urteak. Ekitaldian agintariak, bezeroak, proiektu ezberdinetako partnerrak, jatorrizko etxeko zuzendariak, Txinan instalatutako Espainiako enpresetako ordezkariak, Txinako delegazioko langileak eta bertako komunikabideetako hainbat ordezkari bertaratu ziren.
Aipagarriak dira besteak beste Javier Serra jauna Espainiako Kontseilari Ekonomikoa Txinan; Manuel Galán jauna, Espainiako Merkataritza Ganbarako Zuzendari Nagusia, gaur egungo DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia eta Mondragon Korporazioko lehendakari izendatuko duten Iñigo Ucin jauna; eta Pello Rodriguez jauna, gaur egungo DANOBAT kooperatibako zuzendari gerente eta DANOBATGROUPeko zuzendari Nagusi kargua hartuko duena Iñigo Ucinen ordez.